IBAIZABAL: Antzerkiaren nazioarteko egunean “Zerura eroria” antzezlana Pabiloi 6 aretoan

Bilboko Pabeloi 6 aretoak ‘Zerura eroria: kriston eromena’ obra eskainiko du martxoaren 27an,  antzerkiaren Nazioarteko egunean. Gaur Aiora Sedano aktorea izan da gurean. Zerura eroria  komedia zoroa da.  Hil ondoren gertatzen denaz hitz egiten dute. Zerbait ba ote hil ostean? Eta hala izanez gero, gora ala bera goaz? Horrelako gaiak landuz publikoari barre algarak sortzea da antzerkiaren funtsa. Armando da protagonista, bizitza osoa lanean igaro ostean, zeruan deskantsatzea beste helbururik ez zuen gizona. Baina kapitalismoa ere hara gora heldu da, eta bere produktibitate faltagatik agian kanpoan geldituko da. Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapean eta Mikel Fernandinoren testuan oinarritua, Florentino Badiola, Aiora Sedano eta Aitor Fernandino izango dira oholtza gainean arituko diren aktoreak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Nizuri Tazuneri taldearen “Musika ala hil” lana Rafa Ruedaren gomendioa

ol. Mar 24 , 2017
Norzzone eta Fani rap abeslarien proiektua da Nizuri Tazuneri, taupakaren eskutik argitaratu berri dute lan berria “Musika ala hil” deiturikoa. Japoniar eta euskal esamoldekin hitz-jokuak egiten dituzte beraien abestien izenburuetan. Hamaika proposamen, hamaika kontzeptu, honen artean estilo, tematika ta flow anitz aurkituko ditugu, euskera ta abanguardiazko erritmoen eskutik (trap&roll), mende […]

Honekin lotuak