HIZPIDEA: Maiatzaren Lehena, jaia, zubia, baina zer gehiago da?

Gaurkoan Maiatzaren lehenera begira jarri da Endika Alabort Amundarain ekonomialaria, Langileen Nazioarteko Eguna edo Maiatzaren Lehena langileen mugimenduaren nazioarteko jaieguna da. Gaur egun ospatzen den maiatzaren lehenak 1886ko maiatzaren 1ean du jatorria. Egun hartan Ameriketako Estatu Batuetan greba orokorra hasi zen zortzi orduko lanaldia eskatzeko. Greba handik egun batzuetara bukatu zen, langile askoren heriotza eta beste ehunka langileren espetxeratzearekin. Sortutako iskanbilen erantzuletzat jo zituzten sei langile ere atxilotu eta haietako lau urkatu eta beste biak bizitza osorako espetxera kondenatu zituzten. 1889an II. Internazionalaren Kongresuak mundu osoan Lanaren Eguna ospatzea erabaki zuen Ameriketako Estatu Batuetako greba hura gogorarazteko. 1890ean hainbat herrialdetan ospatzen hasi zen, besteak beste Espainian, eta Euskal Herrian ere bai, Bizkaian batez ere .

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Berri Txarrak, Def Con Dos, Jackie Mitoo, Javier Colina, John Fellingham, Frank Zappa

ol. Api 28 , 2017
Iragan larunbatean ospatu zen Record Store Day edo disko denden egunerako Berri Txarrak taldeak atera duen binilozko single berria aipatuz hasi dugu gaurko saioa. Arrosa koloreko biniloa da, 10 hazbetekoa, bi kantu biltzen dituena. 1000 ale bakarrik kaleratu dira baina sarean ere entzun ahal izan ditugu: Bakarrik egoteko eta Belaunaldi […]

Honekin lotuak