BILBO HIRIA AUZOZ AUZO: Arangoti auzotik eginiko saioa entzungai

1

Arangoti auzotik zuzeneko saioa egin genuen larunbatean. Arangoiti Bilboko auzoa da. Bilboko lehen distrituan kokaturik dago, Deustuko distrituan. Banderas mendiaren magalean kokaturik, itsasoaren mailatik 100-150 bat metrora. Bilboren iparraldeko ikuspegi ederra dago Arangoiti auzotik, ez da oso handia baina bere kokapenak berezitzen du beste auzo askotatik.

 

Gaurko saioan Araneko plazatik egin dugu, bidai lagun ezberdinak izango ditugu auzoa hobeto ezagutzeko asmoz, izan da Jabi Alfaro Bihotzaran auzo elkarteko kidea. Extremadurako herri bitatik etorri ziren asko. Denen artean lehenengo elkartea sortu zuten 67an, “Danok Bat” izenekoa.Auzoaren bilakaera eta azken aldaketak. Esaterako, aitzinako eskolak izan ziren tokian Eusko Jaurlaritzak sustatutako babes ofizialeko etxebizitzak daude. Jende berriak etorri dira auzora.

Aranlinux elkarteko Angel Prieto batu zaigu saioara. AranLinux Software Librea Elkartea da, formazioa ematen dute eta baita Bilbo Linux deituriko sistema garatu dute. Ubuntun oinarrituta daude, eta egun hiru dira BilboLinux sistema eragileak dituen bertsioak. Maiatzaren 17an Harrobia zentroan hitzaldia emango du.

Garbiñe dugu orain, Haize Alde elkarteko kidea, eta euskal jai honetako antolatzaileetakoa. Euskal artearen nondik norakoak ekarri dizkigu.

Alternatiba alderdiko militante nagusi eta berezienetako  da Juan Puerto Morcillo arangoitiarra. Ez da inoiz buruzagi politikoa izan, eta hala ere “saltsa guztietako partaide” izan da Juan. Bere bizitza eta militantzia jasotzen duen dokumentala ikusgai dago sarean.  “De Calamonte a Arangoiti” dokumentala izan dugu, gaurko saioan ere dokumentala izan dugu mintzagai.

Josu Etxebarria etorri zaigu, lehengo Arangoiti nolakoa zen azaldu digu, garai bateko baserriak eta auzoaren bilakaera kontatu digu.

Pedro Zuberogoaitia lagunak Arangotiko berbalataldearen bilakera kontatu digu, eskola bueltan sortu zen eta hainbat ekimen egiten dituzte.

 

Saioa osoa hemen entzungai.

Deskargatu hemen.

One thought on “BILBO HIRIA AUZOZ AUZO: Arangoti auzotik eginiko saioa entzungai

  1. Zorionak larunbateko saioagatik, bilgune ederra osatu zenuten mikroen bueltan eta euskarari
    bozgarailua jarri zenioten, primeran!
    Gauza bat esatea ahaztu zitzaidan: Arangoiti Deustuko Errepublikako auzoa izan da beti.
    Jende askok ez daki bertoko historia eta lantzean behin komeni da gogoraraztea. Beraz,
    Athleticekoak bai baina Bilbokoak ez!
    Izan untsa eta hurrengora arte!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Hiriko barrutietako antolakuntza eta funtzionamendu araudia berrikusiarekin kexu Auzo Elkarteen Federazioa

al. Mai 15 , 2017
Araudi zaharrarekin 25 urte pasa eta gero, Hiriko barrutietako antolakuntza eta funtzionamendu araudi berria “txarragoa” dela diote . Auzo Elkarteen Federazioko ordezkariak izan dira gurean . Auzo Elkarteen Federazioko ordezkariek. kexa agertu dira Udalaren jokabidearekin, batik bat, araudi berrituan ez duelako auzotarren ekarpenik bildu. “Araudiaren berrikuste prozesuan zuzendutako eztabaidak eginez justifikatu da […]

Honekin lotuak