IBAIZABAL: Atara Zarata antzerki taldeak “Eingo al deu?” antzezlana estreinatuko du Bilbon

Durangoko Atara Zarata antzerki taldeak ,ostiralean  Bilboko Pabiloi 6an  “Eingo al deu’” antzezpen berria aurkeztuko du. Kepa Gallegoren testuan oinarritutako antzezlana da. Euskal sexualitatea aitzakia hartuta, bidaia ludiko sexual batera gonbidatzen gaitu obrak. Egia ote da kontatu diguten guztia? Egia al da euskaldunok ez dugula egiten? Zer da aurreiritzi eta zer errealitate? Galdera horien erantzun guztiak obran zehar aurkituko ditugu. Gazteentzako obra euskaldun zein ganberroa, sexuaz eta euskaraz ,hainbat euskalki uztartuz. Markel Ganboa, Iker Villa, Peio Velasco, Iker Garate, Yeray Gomez, Iratxe Urkiaga eta Ane Moreno izango dira taula gainean Julene Bernaolak zuzenduta.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Ametsetako gizarte ereduetan lanean Euskal herria Zuzenean jaialdian

az. Mai 31 , 2017
Euskal Herria Zuzenean jaialdia aurten  22. Edizioa izango da. Ekainaren 30ean, uztailaren 1ean eta 2an, Lekorneko  Garro gazteluaren inguruko zelaietan ospatuko da. Gaurkoan Jon Irazabal izan da gurean jaialdiaren filosofia eta helburuen inguruan berba egin dugu. Baina EHZn dena ez da musika, eta aurten ere gogoetari tarte zabala egingo diote. […]

Honekin lotuak