HIZPIDEA : Erabakitzeko prest adierazteko GEDk ekitaldia antolatu du larunbatean Bilbon

Ekainaren 10ean hitzordu garrantzitsua du  Gure Esku Dagok Bilbon; “inoiz ikusi gabeko galdera ikur erraldoia” osatuko dute hara joango diren herritarrek, Euskadi plazatik Plaza Eliptikoraino, “erabakitzeko prest” daudela aldarrikatzeko. Zelai Nikolas Gure esku dago ekimeneko bozeramaile izan da gurean. Larunbateko ekitaldia “beste mugarri bat” izango da adierazia du. Demokrazian sakontzen jarraitzeko asmoa nabarmendu du. 2013an hasi ziren lanean, eta lau urtetan eginiko ibilbidea oso positibotzat jotzen dute, herritarrak bidean egin dute lana. Korapiloak askatzen ikasten hari gara galdeketa bakoitzean. Gogora ekarri du galdera ikurra osatzeaz gain  “Herritarren Ituna” ere aurkeztuko dute Bilbon larunbateko ekitaldian. Horregatik, Bilbora joateko deia egin du.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA : Steve Keen ekonomialariaren teoria aztergai

al. Eka 5 , 2017
Gaurko ekonomia tartean Steve Keen ekonomialariak idaztitako artikulua ekarri digu Joseba Tobar Arbuluk. Bere artikuluan ironia handiarekin ekonomia neoliberala desmuntatu egiten du. Ekonomia neoklasikoko teoriak faltsuak direla dio. Laburbiltzen dirua kontrolatzeko banku zentrala behar dela, interes baxuarekin jendeak inbertituko duela eta azken finean egiten dena da; diruarekin espekulatu egiten da. […]

Honekin lotuak