IBAIZABAL: Milaka lagunek erabakitzeko prest daudela aldarrikatu dute Bilbon

Gure Esku Dagok ‘Erabakitzeko Prest’ lelopean deitutako mobilizazioarekin milaka lagunek egin dute bat larunbatean eta Bilboko Eliptika eta Euskadi plazen arteko ibilbidea jendez bete dute galdera ikur itxurako mosaiko erraldoia osatuz.17:30etan abiatu da hautetsontzi erraldoia, galdera ikurraren puntutik Euskadi plazara Nafarroako kideen eskutik, beraiek baitira hurrengo igandean, ekainaren 18an, galdeketen lekukoa hartuko dutenak. Ordu erdi inguruan iritsi da hautetsontzia Euskadi Plazara. Jordi Cuixart Kataluniako Omnium Culturaleko presidentea izan da lehena hitza hartzen. “Hau ez da banderen kontua, guztion artean gizarte justuago bat eraikitzea baizik”. Babesa eta elkartasuna adierazi dizkie euskal herritarrei: “Ziur gaude euskaldunek ere posible izango duzuela erabakitzea. Ez etsi, hautetsontzien ordua da.” Jarraian Angel Oiarbide eta Zelai Nikolasek hartu dute hitza. Gogora ekarri dute Gure Esku Dago helburu batekin sortu zela: “Euskal Herrian herritarrok gure etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzea”. Erabakitzeko baldintza egokiak sortzeko, korapiloak askatu eta adostasun zabalak lortu beharko direla gehitu dute. Horretarako, Herritarron Ituna tresna eraginkorra izango dela nabarmendu dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 ISPILU: Da Ya Think I'm Sexy? (Rod Stewart)

al. Eka 12 , 2017
Rod Stewart abeslari ingelesak sortutako disco doinua da Da Ya Think I’m Sexy? kantua. Bere ile tenteak, sudur luzea eta ahots latzagatik ezaguna den Stewart 1945ean sortu zen Londresen, eta gaztetatik Ronnie Wood gitarra jolearen laguna izanik, harekin batera ibili zen Jeff Beck-en Yarbirds osteko taldean. 1971an bakarlari moduan hasi […]

Honekin lotuak