IBAIZABAL: UEUren Udako ikastaroak Bilbon abiatuko dira, Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian jardunaldiarekin

Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian jardunaldia, ekainaren 22an Bilbon izango da eta ikastaroa honek emango dio hasiera UEUko udako ikastaroei. Gutxi dira orain arte Ingurune digitalaren inguruan Euskal Herrian egin diren ikerketak, master bukaerako lanak edota doktorego-tesiak, ez bada alde teknologikotik, hutsune hori betetzeko asmoz jardunaldia antolatu dute Azkuna Zentroan. Koldo Diaz ikastaroko koordinatzailea izan da gurean. Ikastaroan  Oxford Unibertsitateko esperientzia ezagutuko dute,  institutua sortzeko arrazoiak eta honek irekitako aukerak azalduko ditu Victoria Nash irakasle ikerlariak. Bigarrenik, euskal adituen mahai-inguruari esker, ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian zein puntutan dauden aztertuko dute eta, hirugarrenik, erakunde publikoetako eta gizartearen ordezkariek institutu horrek euskal gizarteari eta Euskal Herriari egin diezaiokeen ekarpena landuko dute.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

DE MICA EN MICA: Falta algú?

az. Eka 14 , 2017
Al programa d’avui trobarem a faltar a algú del programa, però no us preocupeu, Albae i el senyor Eduard han agafat el timó amb força. Portant com sempre llegendes i receptes. Endavant companys!!! https://bilbohiria.com/docs2/2017/demicaenmica/170511-demicaenmica-2x17.mp3 Deskargatu hemen. Gaurko saioan kide bat faltan izango dugu, baina ez kezkatu, Albaek eta Eduard jaunak […]

Honekin lotuak