SAIO BEREZIA: Munduko arrozen aniztasuna bihar San Frantziskon zuzeneko saioa

Bihar, Munduko Arrozen XIV. edizioa ospatuko da San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. Mundu osoko zaporeak bilduko dituen ekitaldia indartsu dator aurten ere. Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa eskainiko du 12etatik 14etara. Mariaren Bihotza plazatik zuzeneko saioan hainbat lagunen izango dira. Bilbo zaharra, san Frantsisko eta Zabalako taldeen koordinakundea antolatzen du ekimena eta gurekin izango ditugu. Hainbat jatorrietako auzokideak biltzea du helburu, bakoitzak bere herriko zapore eta xarma ekar dezan eta denak batera egunean zehar egitarau dotoreaz gozatzeko. Munduko Medikuak elkartea batuko zaigu saiora, baita Aldauri fundazioa helburu argia du fundazioak gizartean baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak eta taldeak gizarteratzea, talde hauek bereziki: haurrak eta gazteak, emakumezkoak, immigranteak eta langabetuak. Sos Arrazakeriako kideak ere batuko dira gure uhinetara. Sisi saga dantza taldeak dantzan jarriko digute. Guzti honez gain giroa zuzenean biziko dugu. Bertan bizi diren jatorri guztietako herritarrak bildu, kultur aniztasunaren aberastasuna agerian utzi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SAIO BEREZIA: Munduko arrozetan eginiko saioa entzungai

al. Uzt 3 , 2017
Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan urtean behin errepikatzen den irudia da. Bertan bizi diren jatorri guztietako herritarrak bildu, kultur aniztasunaren aberastasuna agerian utzi, eta elkarbizitza atsegina posible dela erakusten duena. Munduko Arrozak da. Hamalaugarren edizioa izan da larunbatekoa. Euriari aurre egin eta milaka lagun parte hartu zuten edizio […]

Honekin lotuak