SAIO BEREZIA: Munduko arrozetan eginiko saioa entzungai

Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan urtean behin errepikatzen den irudia da. Bertan bizi diren jatorri guztietako herritarrak bildu, kultur aniztasunaren aberastasuna agerian utzi, eta elkarbizitza atsegina posible dela erakusten duena. Munduko Arrozak da. Hamalaugarren edizioa izan da larunbatekoa. Euriari aurre egin eta milaka lagun parte hartu zuten edizio horretan. Aldarrikapen eguna ere da Munduko arrozak, kultur aniztasunaren aberastasuna agerian utzi, eta elkarbizitza atsegina posible dela erakusten duena. Pobrezia eta bazterkeria tasarik handiena jasaten duten auzoak ere badira San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala. Idel Aguilera Munduko Arrozen antolakuntzan dabil, berak azaldu dizkigu ekimen honen jatorria, eta helburuak. San Frantzisko auzoak dituen beste arazo eta aldarrikapen batzuk ekarri ditu mahai gainera (goiko argazkia: @EcuadorEtxea).

Deskargatu hemen.

Xabier Agirre Munduko Medikuak elkartekoa da, gure karparen ondokoan  egon dira arroza egiten. Hasieratik ekimen honetan esku hartzen dute urtero. Bailenen daukate egoitza eta auzoan eragiten dute hainbat proiekturen bidez. Gaur Kubako arroz congrí eta Senegaleko arroza egingo dute.

Deskargatu hemen.

Yogurinha Borova dugu orain gurekin eta atzo bertan sareratu zuen Eraso sexistarik ez! bideoklipa, duela hilabete batzuk argitaratu zuen disko berritik aterata. Bera hemen bizi da, San Frantzisko auzoan. Auzo bizia, anitza, denetarik duena eta denetarik egin dezakezun auzoa da bere iritziz.

Deskargatu hemen.

Arturo Izarzelaia ere bizilaguna da, auzoaren historia ekarri digu gogora. Etorkinen auzoa, jenda pilaketa handia eta baldintza eskasak izan dituen langile auzoa da. Auzoaren historia ikertzen hasi zelarik arraroa egin zitzaion errefentzia dokumentalen eskasia. Botereak ezkutatu nahi izan duen auzoa den galdetuta, bai, eta “ondo pentsatzen duen jendeak, elizaren moralak ere”. Auzo bizia da Arturoren iritziz, eta Sarean bezalako ekimenekin ikusgarriagoa da auzoa, modaren efektua ere hor dago eta horrek alde onak zein txarrak ditu Izarzelaiaren esanetan. Munduko Arrozak ekimena sendo ikusten du berak, ondo errotuta.

Deskargatu hemen.

Sigi-Saga taldeko Marga eta Aitziber etorri zaizkigu, San Frantzisko eta Atxuri auzoetan dagoen herri dantza taldea. Astean zehar 30 lagun ibili ohi dira, jatorri askotakoak. Plaza dantzak egiten dituzte, asteazkenetan Atxurin eta ostegunetan San Frantziskon biltzen dira.

Deskargatu hemen.

Errefuxiatuen alde lanean dabiltzan Ongi etorri errefuxiatuak plataformako kideak ere batu dira #MundukoArrozak ekimenera. Beste behin munduan errefuxiatuak bizi duten egoera ekarri digute eta Melillara egingo duten karabanaz mintzatu zaigu Nati.

Deskargatu hemen.

3000 lagunetik gora parte hartu dute Munduko arrozak ekimenean, kolore asko ikusi dituguna Mariaren bihotza plazan, hona hemen partaide batzuen hitzak, La Salle ikastetxeko gaztea edo Haur Eskolako gurasoak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

DE MICA EN MICA: Balls de diables i correfocs

al. Uzt 3 , 2017
El senyor Eduard i l’Antonio segueixen a l’infern. Aquí mentrestant parlarem del personatge que se’ls va emportar. La Jorja Garralda ens porta al poeta Bertolt Brecht. I per finalitzar parlarem de la història dels balls de diables i correfocs i les prohibicions que han patit al llarg de la història. […]

Honekin lotuak