IBAIZABAL: Derion Bizipoza jaia ospatuko da Irailean

Irailaren 17an Bizipoza jaia ospatuko Derio. Bizipoza elkartea izaera bereziko Euskal Herriko 33 elkartek osatzen dute, eta jaiak horien lana ikusarazi eta gizarteratzea du helburu. Elkarteen artean, eta banaka batzuk aipatzearren, daude Sanfilippo Umeen Euskal Elkartea; Aspanovas Bizkaia, minbizia duten umeen gurasoen elkartea; Chrysallis Euskal Herria, adingabe transexualen familien elkartea; eta Kale Dor Kayiko, ijito kultur elkartea. Baita Derioko Gure Señeak ere. Gaurkoan Leire Elizegi Bizi poza elkarteko kidea eta Luisma Elizegi Gure Señek elkarteko kidea izan dira saioan. Bizi poza elkartearen balioen inguruan berba egin digute. Elkarteak solidaritatea du oinarri; eta hobea den mundu bat sortzea, helburu. Guztiok lekua dugun mundu bat hain zuzen ere. Beren leloak dionez, munduak guztiontzat beharko luke.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

DE MICA EN MICA: Arriba el "caloret"

og. Uzt 13 , 2017
El senyor Eduard ens porta unes receptes ben fresquetes molt aptes per estiu. L’Albae ens porta un licor per prendre si el segon plat s’indigesta una mica, per cuinar o sortir de festa. Finalitzarà amb el calaix de l´absurd en la línia de sempre. Eduard jaunak oso errezeta freskoak ekarri […]

Honekin lotuak