IBAIZABAL: D´Capricho bikote kubatarraren kontzertua astelehenean Kafe Antzokian

D’Capricho, Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpek osatutako Habanako duoa da. Udan han eta hemen dabiltza kontzertuak emanez eta Uztailaren 24an Bilboko Kafe Antzokian egongo dira. Gaurkoan Danieurisekin berba egiteko aukera izan dugu. Musika eta poesia ardatz dute kantuak egiterako orduan, Kubako idazleak baita euskaldunak.  Andrazkubak euskarazko kantu bilduma argitaratu zuten duela bi urte. Hiru emakumezko idazle euskaldunen letrak musikatu eta abestu dituzte, Leire Bilbao, Arrate Mardaras eta Miren Agur Meabe. Pianoak lagunduta, bi ahotsetan oinarritzen dituzte euren kontzertuak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EUSKARA JENDEA: Euskara prentsaz besteko hedabideetan

al. Uzt 24 , 2017
Lehengo batean, euskararen mugarri batzuk aipatu genituen prentsari zegozkionak. Gaurkoan, beste agerkari batzuen inguruan solastu gara Xamarrekin. Prentsaz beste, aipagarriak diren agerpen esanguratsu batzuk izan baititu euskarak zenbait euskarritan. Komikiak aipatuz gero, Poxpolin, irratian 1925ean lehen euskal irratiak sortu ziren, Donostian eta Bilbon. Baionan, Maite Barnetxe izan genuen euskarazko telebista […]

Honekin lotuak