Arrain fish festibala Itsaskien slow food erako munduko lehiaketa bakarra da

Bilboko Konpartsak, Aste Nagusiko programazioko plater indartsuenetariko aurkeztu du gaur goizean Erriberako Merkatuan, Sukaldaritza Txapelketa. Beste behin , arrainak izango du garrantzia Arrain Fish Festibalaren bidez, eta Areatzan, bakailao, tximinoi, marmitako edota umeek egingo diten Euskal txiki masterra izango da protagonista. Beste urte batez Aste Nagusiko “Bilboko Konpartsak Arrain Fish Festival”a antolatu dute, Bilboko Konpartsek babesten duten jai herrikoien ereduaren isla da. Aurtengo ” Munduan slow food filosofiaren pean eta kalean egiten den lehiaketa bakarra da BKAFFa. 4 egunetan zehar arrain hauek prestatu beharko dituzte Areatzara hurbiltzen direnek: txipiak bere saltsan, marmitakoa, makailaoa bizkaitar erara eta bakailaoa pil-pil saltsan. Bilbotarrek, ingurukoek zein kanpoko bidaiariek parte har dezakete. Hori sustatze aldera, Bilboko Konpartsek hiriko hainbat hostelen laguntza izaten dute, eta kanpoko bidaiariei ere helarazten diete parte hartzeko gonbita. Aurtengoa BKAFFaren laugarren edizioa izango da, eta horren barruan “Euskal Txiki Master”a izar bihurtu da.  Gaurko prentsaurrekoaz baliatuta, Bilboko Konpartsek Arenaleko Koilara Handiaren Erriberako merkatariak jaso dute, eta haren izenean, Ascension Andresek, merkatuko merkatarien elkarteko lehendakari ordea, eta Yolanda Diezek, udal osasun eta kontsumo saileko zinegotzia, jaso dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Nati Ovelleiro Sacristan eta Ane Ortiz Ballesteros aurtengo pregoilari eta txupinera

og. Abu 10 , 2017
Bederatzi egun falta dira Bilboko Aste Nagusia hasiera emateko eta gaur goizean lehenengo eguneko protagonistak prentsa aurrean  agertu dira. Txupinera, Ane Ortiz Ballesteros Askapeña konpartsako kidea eta Nati Ovelleiro Sacrista aurtengo pregoilaria, Ongi etorri errefuxiatuak plataformaren izenean. Haiek izango dira aurtengo Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera, hurrenez hurren.  Bi […]

Honekin lotuak