“Patatak saltsa berdean” prestatuko dira Aste Nagusiko astelehenean Areatzan

Aste Nagusirako lehiaketa gastronomikoan eskaintza berri bat dakar: astelehenarekin  Gastronomia-lehiaketa, egun bat irabaziko du eta “ortuko produktuekin soilik” egindako platera izango da Gastronomikoari hasiera emango diona. : “Patatak saltsa berdean” prestatuko dira Aste Nagusiko astelehenean Areatzan, Sukaldaritza Txapelketari hasiera emanez. Garai bateko “Amparo” jatetxea ekarri dute oroimenera, haien errezeta “bilbotar petoa” iradokiz; hala, ortuko barazkiekin soilik egindako txapelketan parte hartzeko gonbita egin dute. Gainera egun horretarako epaimahaikide bereziak izango dira. : Ana Beltrán Muñoz (Sukaldikas elikadura eta sukaldaritza eskola, Bilbo), Alexandra Toca Martínez (Karuna Coaching Nutricional, Basauri), Sandra Mateo Suárez (Bohemian Lane goxotegia-kafetegia, Bilbo), Unax Erkoreka Lakunza (Guretxoko Bloga), Julio Flor (Idazlea), Francisco Vásquez Neira (Anima Naturalis, animalien defentsarako erakundea, Bartzelona) eta Unai Fernández (Black Salad jatetxea, Gasteiz.  Guzti honen berri eman digu Ziortzak Bilboko konpartsetako kideak. Dagoeneko hasita daude jai-eremua osatzen duten 29 txosnak muntatzen. Eta, azaldu dutenaren arabera, 150 tona mekanotubo, 1.200 metro koadro lona, egurrezko 1.500 panel baino gehiago, 1.100 inguru litro margo, eta, batez ere, urte osoko lanaz gaindiko 29 konpartsetako 400 pertsonatik gorako ia hamar eguneko milaka lanordu boluntario dira Aste Nagusi benetan nagusi bat egiteko errezetaren osagai agerikoenak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Eraso sexistarik gabeko Aste Nagusia izateko jarrera aktiboa eskatu dute Bilboko konpartsek

al. Abu 14 , 2017
Bilboko konpartsakideek agerraldia egin dute gaur erosoen aurrean irmo jokatu behar dela gogoratzeko eta  Gidoiarekin behingoz apurtu eta erasoekin bukatzeko jarrera aldaketa eskatzeko. Pertsona bakoitzak izan dezakeen eragina azpimarratu eta Aste Nagusi parekide eta feminista baten alde egiten ez duten jarrera eta jokabide oro identifikatu eta salatu behar dela gogorarazi […]

Honekin lotuak