Eraso sexistarik gabeko Aste Nagusia izateko jarrera aktiboa eskatu dute Bilboko konpartsek

Bilboko konpartsakideek agerraldia egin dute gaur erosoen aurrean irmo jokatu behar dela gogoratzeko eta  Gidoiarekin behingoz apurtu eta erasoekin bukatzeko jarrera aldaketa eskatzeko. Pertsona bakoitzak izan dezakeen eragina azpimarratu eta Aste Nagusi parekide eta feminista baten alde egiten ez duten jarrera eta jokabide oro identifikatu eta salatu behar dela gogorarazi dute. Gizartearen erantzun irmoa eskatu dute jarrera matxista edo edozein motatako eraso sexistaren aurrean, izan ezezagun edo ezagun batek egina. Denontzako aste nagusia izan daiten aurrerapausoak batera eman behar direla azpimarratu dute. Bukatzeko  jendartearen arreta eskatu dute, erasoen aurkako protokoloa aktibatzekotan adi egon eta mobilizazioekin bat egin ahal izateko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilbo Hiria Irratia egunero Aste Nagusiko zuzeneko saioa jai eremutik

ol. Abu 18 , 2017
Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen. Igandetik Ostiralera  12:00etatik 14:00etara zuzeneko saio berezia egingo dugu Arriagako zubitik. Aste Nagusia zuzenean biziko dugu, eta protagonistak gurean izango dira. Nati Ovelleiro (Ongi Etorri Errefuxiatuak) eta Ane Ortiz Ballesteros (Askapeña) dira aurtengo […]

Honekin lotuak