Bilbo Hiria Irratia egunero Aste Nagusiko zuzeneko saioa jai eremutik

Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen. Igandetik Ostiralera  12:00etatik 14:00etara zuzeneko saio berezia egingo dugu Arriagako zubitik. Aste Nagusia zuzenean biziko dugu, eta protagonistak gurean izango dira. Nati Ovelleiro (Ongi Etorri Errefuxiatuak) eta Ane Ortiz Ballesteros (Askapeña) dira aurtengo pregoilaria eta txupinera. Pozik hartu dute izendapena, Igandean txupinaren ostean Aste Nagusiko lehenengo eguna gurekin batera izango dira. Elkarrizketak, kronikak, agenda,jaietako protagonistak,  musika… asko izango dira zuzeneko saioan izango ditugunak.  Pop rock lehiaketan parte hartzen duen Mikel Uraken musikaria izango da gurean. Enkarnazioa elizan beste musika mota batzuk entzuteko parada izango da, aurten bertan izango da “Soinuaren bidaia” Alberto Urretxo tronboi-jolearen eskutik, bidai musikal horren inguruan ere gurean berba egingo digu. Zea Mays bizkaitar taldeak zabalduko du larunbatean Abandoibarrako gunean, gurean ere izango ditugu, 20 urte bete dituztenean “Harro” deituriko diskoa aurkezten dabiltza. Beste urte batez, Udal Musika Bandak musikarekiko duen grina plazaratuko du Bilboko jaietan. Guztira zortzi izango dira Banda osatzen duten 45 musikari baino gehiagok Areatzako Kioskoan eskainiko dituzten kontzertuak Aste Nagusian zehar. Udal musika bandako musikariekin egongo gara. Antzerkirako tartea ere bada Aste Nagusian, Kukai dantza taldeak Topa ikuskizuna eskainiko du jaietan, gurean Jon Maya dantzaria izango da. Konpartsak ere gurean izango dira eta egunero bi konpartsek gure mikrofonoetan ibiliko dira.  Aste Nagusia euskaraz bizi dutenen lagun eta euren isla  izango da gure zuzeneko saioa, FMaren 96.0 dialean zein Interneten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Aldarrikapenez betetako pregoia irakurri du Nati Ovelleirok

al. Abu 21 , 2017
Elkartasuna eta jaiak aldarrikatuz abiatu da aurtengo Aste Nagusia. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako Nati Ovelleirok errefuxiatuei zein etorkinei eskaini die pregoiaren zati handi bat. Larunbatean arratsaldeko zazpietan Arriagako balkoitik honako hau irakurri zuen. https://bilbohiria.com/docs2/2017/Aste%20Nagusia17/170820_pregoia.mp3 Deskargatu hemen. Pregoia eta txupina jaurti aurretik urduri eta gogotsu agertu ziren, hona hemen kontatu zigutena. […]

Honekin lotuak