Hau Pittu Hauren euskara saria aurten Uriolarentzat

Soiartze eta Ander etorri zaizkigu Hau Pittu Hau konpartsatik, urtero ematen duten Euskara saria aurten norentzat eta zergatik izango den azaltzeko. Uriola agerkari digitalak jasoko du euskaltzale konpartsa honen aitortza, euskaraz Bilboaldeko berriak bildu eta zabaltzeko egiten duen lan itzelagatik. Konpartsan 15 urte daramatzate sari hau ematen, “urtean zehar egiten den lana saritzeko”, eta euskaraz bizi ahal izateko ezinbesteko osagarri moduan ikusten dute Uriolaren ekarpena, Soiartzek azaldu digunez: “Askotan pentsatzen dugu euskaraz bizi garela baina ez dauzkagu gauza asko hori lortzeko”. Ekimen nazionalak saritu izan dituzte beste zenbaitetan, eta oraingoan tokikoa omentzea tokatzen da. “Denok gaude horren barruan, kolaboratzaileak garelako”, esan digu Anderrek, izan ere, parte-hartzailea da Uriolaren planteamendua, herritarrak aldi berean jasotzaile eta berri emaile diren sarea.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilboaldeko Priscilla Band musika taldeak funk eta deep funk soinuz beteko dute Algara

ol. Abu 25 , 2017
Bilboaldeko Priscilla Band izan dugu gure artean. Gaur Algara konpartsan kontzertua dute. Joseba Negro musikaria batu zaigu saiora. 2005ean sortutako taldean gitarra, baxu eta bateriaz gain, hammond, perkusio, saxo, tronpeta eta hainbat abeslari daude. Priscilla Band-ek batez ere zuzeneko emanaldietan garatu eta zehaztu ditu bere soinua eta estiloa. Priscilla Band […]

Honekin lotuak