Kataluniako erreferenduma hizpide

Kataluniako galdeketari babesa azaltzeko saioa egin du ANCk Bilbon, Joseba Egibar, Maddalen Iriarte, Zelai Nikolas, Jordi Sanchez, Joan Tarda eta Jordi Turullekin. Katalunian urriaren 1ean egitekoak diren erreferendumari babesa azaltzea izan da  saioaren asmoa, eta sei hizlariek aho batez baieztatu dute galdeketa egingo dela. Jordi Turull Generalitateko bozeramailea, Joan Tarda Espainiako Kongresuko ERC alderdiko ordezkaria, Jordi Sanchez Biltzar Nazional Katalaneko lehendakaria, Zelai Nikolas Gure Esku Dago plataformako bozeramailea, EAJ alderdiko Joseba Egibar eta EH Bilduko Maddalen Iriarte izan dira solasaldian. Autodeterminazioaren eskubidearen ezarpena Katalunian eta Euskal Herriko ikuspegia izan da solasaldiaren goiburua. Erreferenduma ezinbestekoa dela adierazi sute hiru gonbidatu katalanek. Madrileko gobernuak ezin izango duela geldiarazi adierazi dute. Euskal ordezkariak bat etorri dira Urriaren batean erreferenduma egingo dela.

Mahai inguru osoa duzue hemen entzungai.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Tor eta Txoborro magoak, magia buruan sortzen da

al. Ira 4 , 2017
Magia saioa izan dugu gaurko saioan, Aitor eta Iñigo batu zaizkigu, Tor eta Txoborro magoak. Aste Nagusia elkarrekin ikuskizuna eskaini dute, Aztikeriak izenekoa. Gaztetik izan dute afizioa magiarekiko. Magia aztiak egiten duena  sinestean datza, magia buruan sortzen da. Zer gertatuko litzateke mago batek loak hartuta, bere ikuskizunera joatea ahaztuko balu? […]

Honekin lotuak