Sakabanaketaren amaieraren alde urrats irmoa eman dezaten dei egin du Etxerat elkarteak

Asier Garcia euskal presoaren bikotekideak joan den larunbatean izandako istripuaren ostean, senideek asteburuoro “erruleta errusiarrean” jokatzen ari direla kritikatu du. Aurten zortzigarren  ezbehar izan dituzte euskal presoen senideek errepidean. Azkena pasa den  asteburuan gertatu zen. Asier Garcia Justoren bikotekideak Bejar inguruan istripua izan zuen. Salamancatik 70 kilometrora dagoen errepidean, bi erraien artean gidatzen ari zen auto batek aurretik eraman zuen bere ibilgailua. Kolpe gogorra izan zen: hiru buelta eman zituen, autoaren alde bat kaltetu zuen eta eskuin gurpila lehertu zuen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Gorabidek irisgarritasun kognitiboa indartzeko plana aurkeztu du

az. Ira 20 , 2017
Gorabide elkarteak ezgaitasun intelektuala duten pertsonak gizarteratzeko lan egiten du eta bere 55. urteurrena ospatu berri du. Aurreko astean Bizkaia plazan aterkiak irekita egindako “guardasolada” sinbolikoan erakundeetako ordezkari, elkarteko langile, ezgaitasun intelektuala duten pertsona eta hauen familietako ugari bildu dira, gizartean baldintza berdinetan integra daitezen aldarrikatzeko. Gaurko saioan elkartea hobeto […]

Honekin lotuak