“Pleguak” erakusketa Okela somen laborategian Irailaren 28tik aurrera

Okela artistek sortutako eta kudeatutako espazio bat da. 2014ean zabaldu zituen ateak, Euskal Herriko arte garaikidearen testuingurua aktibatu eta artista plastiko eta bisualen arteko harremanak sortzeko asmoz, arte esparru hurbileko hutsuneak  identifikatuz eta egiteko beste modu batzuk sortuz. Gaurko saioan espazioak izandako bilakaera ezagutu dugu Shatsaren eskutik. Gainera Ostegunean ireki behar duten erakusketaren xehetasunak eman dizkigu. Artisten Meeting Pointaren XIV.edizioa ospatuko dute irailaren 28tik urriaren 12ra bitartean. Irekieran Garik, Iñigo Astiz eta Oier  Aldekoak osaturiko Ez Dira Ondo Moldatzen ikuskizuna eskainiko dute eta urriaren 12an, erakusketaren itxierarekin batera Claudia Lorenzo, Damaris Pan eta Elena Aitzkoa  artisten berbaldiak izango ditugu arratsaldeko 19.30etan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kaledor kayiko elkarteak eskola absentismoa aztertuko du jardunaldi pedagogikoetan

ar. Ira 26 , 2017
Kaledor Kayiko elkarteak eskola absentismoa aztertu du ostegunean Bilbon burutuko dituen jardunaldietan. Eskola-absentismoa prebentziorako ikastetxeko planak du izenburutzat jardunaldiak eta goiz osoan zehar hainbat aspektutik landuko dute gaia; legearen aldetik, prozedurak hau ekiditeko, ikastetxeen planak… Leire Kaledor Kayiko elkarteko kideak eman dizkigu azalpenak. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170926_kaledor_kayiko_elkartea_leire.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak