Zer xuxurlatuko zenioke 200 urte barru bertan biziko den pertsonari?

Imajinatu al duzu inoiz zure burua etorkizuneko pertsona batekin hitz egiten? Pertsona horri zerbait transmititzea gustatuko litzaizuke? Zu ez zaudenean iraungo duen mezuren bat. Galdera hauen inguruan  hausnartu du Saio Olmo artistak eta “Geroa Xuxurlatzen” proiektua jarri du martxan. Etorkizun eta gaur eguneko belaunaldien arteko harremanei buruzko proposamena. Geroa Xuxurlatzen proiektu artistikoa Iturfest jaialdiaren barruan kokatu behar dugu, urriaren 3tik 20ra ospatuko dena. Gurean izan da Saioa Olmo priektuaren nondik norakoak azaltzen. Irailean zehar zenbait saio antolatuko ditu modu kolektiboan xuxurlak sortzeko. Bizkaiko Arkeologi Museoaren laguntzarekin kontatzen dugu, bere instalazioak gure zerbitzura jartzen dituelarik. Museoko bildumako piezak iraganetik xuxurlatzen digutena entzungo dugu, eguneroko objektuek guri xuxurlatzen digutenaren inguruan hausnartuko dugu eta etorkizuneko pertsonentzat gure xuxurla propioak sortuko ditugu, hauek geroago soinu-instalazio moduan entzun ahal izango ditugularik Prim kaleko museoaren sarrera-pasadizoan. Saioak 2 ordu 30 minutuko iraupena izango dute: ordu bat bisitak eta ordu eta erdi tailerrak.

http://souncloud.com/susurrandoelfuturo

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Deustuko gazte lokala husteko agindua bertan behera, Udalaren eta gazteen arteko elkarrizketak iraun bitartean

az. Ira 27 , 2017
Deustuko Gazte Lokala husteko agindua behin-behinean gelditu du Bilboko Udalak elkarrizketak iraun artean. Gaur goizean Deustuko gazte asanbladak bileran adostutakoaren berri eman dute. Asanbladako kide dugun Amaiak adostutakoaren berri eman digu. Deustuko Gazte Asanbladak hurrengoa beteko duela hitzeman du, “Gazte Lokalaren intsonorizazio proiektu bat aurkeztea eta guk geuk egitea, bitartean kontzertuak […]

Honekin lotuak