Lutxo Egiaren “Transitoak II” performancean barrena. Noiz utzi genion gure bizitza bizitzeari?

Lutxo Egia laguna gonbidatu dugu gaurko saiora. Udan Haren da Nire performancea burutu du. Performancearen berri casting baten bitartez eman zigun. Udan burutu du, Transitoak izeneko egitasmoaren bigarren performancea da, Haren da Nire. Bi urte dira Bi-lingual: transitoak performancea egin zuela: 31 egunez, uko egin zion hizkuntza hegemonikoa erabiltzeari. Transitoak II: Haren da Nire performancean identitatearen gaia landu nahi izan du. Haren da Nire. Noiz utzi zenion zure bizitza bizitzeari (Hoy en día el gran reto que tiene la humanidad es ser uno mismo” du idatzita Vila Matasek. Esaldi honetatik abitu zuen hausnarketa. Performancea burutzeko Harkaitz Canok idatzitako pertsonaia batean sartu da;  Oxtul Aige deiturikoa. Performancea egiaztatzeko Ana Galarraga kazetaria izan da berarekin. Gaurkoan performancean bizitakoa kontatu digu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

OEE plataformak Europako estatuen politikak eta utzikeria salatzeko protesta ekintza egingo du bihar Bilbon

ol. Ira 29 , 2017
Bihar larunbata, hilak 30, mobilizazioak deitu dira Europako hainbat hiritan. Irailaren 26n amaitu zen Europar Batasunak ezarri zuen epea Europara datozen errefuxiatuei harrera duina emateko. Pertsona horiek  ihes egiten dute hainbat gauzengatik; pobrezia, enpresa transnazionalen praktikak, gerrak, klima-aldaketa, merkatu- eta inbertsio-akordioak, indarkeria matxista, jazarpen politikoa… Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Moyua […]

Honekin lotuak