‘Mugarik gabeko aniztasuna’ gida sentsibilizazioan eta praktikan oinarritutako baliabide izan nahi du

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ‘Mugarik gabeko aniztasuna gida’ aurkeztu dute gaur goizean. Hezitzaileentzako sortutako gida bildumaren bigarren ale honek helburu bikoitza du; batetik aniztasun funtzionalaren gaia gizarteratzea eta bestetik aisialdian dabiltzan hezitzaileentzako erreferentziazko euskarria izatea. Aurreiritzia albo batera utzita diskurtso berria jasotzen da gidan. Aniztasun funtzionalaz hitz egiten dugunean zer esan nahi dugun azalduz; kontzeptua bera oso zabala delako. Bere barnea hainbat motza zehazten dira eta horretaz gain pertsona bakoitzak bere gaitasunak eta mugak ditu. Gida egituratzeko hainbat elkarteren laguntza izan dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sormen koreografikoa, aurkezpenak, hitzaldiak eta tailerrak Dantzan Bilaka jardunaldien ardatza

az. Urr 4 , 2017
Azkuna Zentroan izango da Dantzan Bilakako hamaikagarren edizioa, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak sormen koreografikorako ematen dituen laguntzen deialdiarekin sustatutako eta ADDEk (Euskal Herriko Dantzako Profesionalen Elkarteak) kudeatutako jarduera. Urriaren 5etik 8ra sormen koreografikoa oinarria duen jardunaldia izango da, aurkezpenak, hitzaldiak eta tailerrak. Berrikuntza gisa, DB2017 edizioan, parte […]

Honekin lotuak