SAIO BEREZIA: Gabriel Aresti gogoan, “Euskal Harria” olerki-liburuaren urteurrenean egindako saioa entzungai

50 urte beteko ditu aurten Euskal Harria liburuak, eta, aitzakia horrekin, Gabriel Arestiren figura gizarteratzeko egun osoko jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak eta Gabriel Aresti elkarteak. Gaur goizeko 9:30etan hasi dira jardunaldiak Euskaltzaindiko areto nagusian. Bilboko plaza barrian. Bilbo Hiria irratia bertan izan da eta jardunaldien gaineko saio berezia egin du. Oskorri taldeak, Bernardo Atxagak, Arantxa Urretabizkaiak, Xabier Kintanak, Andoni Egañak eta Jon Kortazarrek hartuko dute parte, besteak beste. Gaurko jardunaldian musikak ere izan du bere tartea. Iaz eman zuen bere ibilbidea amaitutzat Oskorri taldeak, baina, salbuespena eginda, oholtzara bueltatu dira gaurkoan  Euskal Harria liburuko poemekin osatutako sei abesti eskaini dituzte. Agustin Ibarrola margolariari ere omenaldia egin diote. Hark egin zituen Arestiren liburua ilustratzen zuten irudiak.

 Andres Urrutia izan da lehen gonbidatua. 50 urte beteko ditu aurten Euskal Harria liburuak, eta, aitzakia horrekin,  Gabriel Arestiren figura gizarterako asmoz antolatu dira gaurko jardunaldiak. Gabriel Arestik euskararen aldeko ekimenak sustatzeko izan zuen garrantzia azpimarratu du Andres Urrutiak. Jardunaldien aurkezpenean, aipatu du “etxekoa” izan zela Aresti, izan ere, berebiziko garrantzia izan zuen euskara batuaren prozesuan, eta gogora ekarri digu, datorren urtean Euskaltzaindiak 100 urte beteko dituela eta 50 urte euskara batuak.

Xabier Kintana euskaltzainak ere parte hartu du gaurko jardunaldian. Aitaren etxeko atea mundura ireki zigun bilbotar poeta deituriko hitzaldia eman du, bukatu berri duela gurera hurbildu da. Laguna izan zenuen Gabriel, elkarrekin ibili izan ziren eta gaurkoan anekdotak eta bitxikeriak kontatu dizkigu. Euskararen batasunaren inguruko anekdota gogora ekarri du. Eztabaida handia zegoen,  bizkaitar eta gipuzkoarren artean adostasun falta. Jai txiki bat egin zen Euskaltzaindian, Gabrielek ikusi zuenean denak edanda zeudela, zergatik ez gara baliatzen
batasunaren ingurukoa egiteko, aktan jasota gera zedin eta horrela bideratu zuen.

Jon Kortazar, EHUko Literatura katedraduna eta ikertzaileak Mailu batekin: biola batekin… hitzaldia eskaini du. Liburua argitaratu argitaragabea zen. Hurrengo urtean berregin zuen, Euskal Harria izenburuarekin. Zentsuratik pasa behar izan zuen  eta zentsurak erdia kendu zion liburuari. 1986an Karmelo Landak Arestiren lanak aztertzean, orduan argitaratu zen jatorrizko bertsioa, 120 poematakoa. Badira oraindik argitaratu ez diren eskuizkribu batzuk. Melik, Arestiren emazteak, askotan kontatu du auzokideak kexu izaten zirela, idazmakinaren zaratak berandura arte irauten zuela. Euskara batuaren gaian murgildu zelarik, literatura ekoizpena nabarmen jaitsi zen. 1959tik 1967ra arte Arestik asko idatzi zuen literatura: antzerkia, poesia, nobela bat.

Andoni Egañak ere parte hartu du jardunaldietan .Gabriel Aresti Bertsolaritzarekin izan zuen harremanaz jardungo du  Euskal Harria jardunaldian. Aitortu digu Gabriel Aresti hil ez balitz “Bertso eskolen sorrera ikusiko zuen, eta gaur egun bertso “heavyen” aldekoa izango zen, berak ahal zen bortitzen idatzi zituen eta”.

Mikel Martinez: Gabriel Arestiren Hernaniko hitzaldia irakurriko du. Martinezen esanetan Hitzaldi ederra da, politikoa, latza batzutan, garratza, poetikoa, “teatrala”… Gabriel Aresti zen bezalakoa.

Susana Jodar Artista eta Ehuko irakasleak ere parte hartu du gaurko jardunaldietan, arte grafikoetan aritua eta aditua dugu. Eta gaurkoan Agustin Ibarrolaren grabatuaren inguruan artu da.

Saioa osoa:

Deskargatu hemen.

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Euskal Herriko txapelketaren bost final laurdenak

ol. Urr 13 , 2017
Udagoienarekin batera, bueltan da POTTO irratsaioa. Josu Zabala eta Erlantz Ibargurengoitia arituko dira aurtengo ikasturtean be bertso-mundua arakatzen. Aurreneko saio honetan orain arte jokatutako Euskal Herriko txapelketaren bost final laurdenak aztertu dituzte (Baigorri, Segura, Leitza, Zalla, Zumaia); hala, Tolosan asteburu honetan jokatuko den akabuko final laurdenak erabakiko du zein bertsolarik […]

Honekin lotuak