Bizkaiko garraio sistema publiko bateratu eta txartel bakarraren aldeko foroa abitu dute

Bizkaiko garraio publikoan txartel bakarra erabili ahal izateko manifestua aurkeztu dute gaur goizean hainbat elkartek. Aspaldiko eskaria da, baina, Bilboko auzo elkarteen federazioak 2009an Garaioaren liburu zuria egin zuenetik egoera aldatu bada ere, gaur egun Bizkaian ez dago tarifa bateraturik. Esaterako Bilbon bidaia bera egiteko lau tarifa ezberdin daude erabiltzen den garraioren arabera.  Egun, txartela bateratua dago, Barik izenekoa, baina ez ditu tarifa bateratuak. Horregatik foroak sei puntutan laburbildu ditu bere eskariak. Manifestua aurkeztu eta atxikimendu kanpaina martxan jarri dute. Foroa ELA, LAB, CCOO, UGT ESK eta LSB/USO sindikatuek eta hainbat gizarte eragilek osatzen dute: Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK), Eguzki, Ekologistak Martxan, Ernai, Gazte Komunistak, Ikasle Abertzaleak eta Ikasle Ekintzak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Lurralde foruak hitzaldia ostegunean Beñi Agirreren eskutik

ar. Urr 17 , 2017
Ostegunean La bolsa udaltegian zazpi kaletan  LURRALDE FORUAK hitzaldia eskainiko du , Beñi Agirre , Nabarralde elkarteko kidea dugu. Foruen inguran mintzatuko da, eta lehenik Foru hitza azaldu digu. “Foru” hitza polisemikoa dela. Alegia, esanahi asko eta kontrajarriak ere adierazteko erabiltzen dela. Hortaz, «foru» adjektiboari laguntzen dion edozein substantiboz osatutako […]

Honekin lotuak