BAD antzerki eta dantza garaikideko jaialdia gaur hasiko da

La Fundicion aretoan ikusi ahal izango diren ikuskizunek eszena garaikideko artista eta konpainia garrantzitsuenetakoak bilduko dituzte. Horrela, programazioari hasiera emateko, urriaren 20an, La Buena Compañíak, plazera eta kontra-plazera lantzen dituen “A placer” lana eszenaratuko du. Plazera, gogobetetzea eragiten duen motor gisa, eta kontra-plazera erresistentzia eta mendekotasunen sortzaile gisa. Alicia Otxandotegi BAD jaialdiko zuzendariak ekarri dizkigu xehetasun guztiak. La Fundicion aretoko agertokiaz gain, BADek  Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, Pabellón 6ra, BilbaoArtera, Bilborockera, Campos Antzokiko Kupula Aretora, Sareanera, Bulegora eta Berreginen Museora ere eramango du bere programazioa.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Aspanovas, minbizia duten umeen gurasoen elkarteak asteburu solidarioa antolatu du

ol. Urr 20 , 2017
Aspanovas, minbizia duten umeen gurasoen elkarteak, asteburu solidarioa antolatu du. Aspanovas Bizkaia elkartea Bilboko Maratoia dela eta, asteburu solidario bat prestatu du asteburu honetarako. Beraien elkartearentzako, eta minbizia duten umeak laguntzeko, dirua lortu nahi zuten larunbat eta igandeko ekintzetan. Guggenheimeko zabaldegian korrika egiteko zintak jarriko dituzte. Helburua, handik pasatzen diren […]

Honekin lotuak