Bizkaiko basoa berreskuratzeko “Kolore guztietako basoak” ekimena martxan

1

40 talde ekologistek eta arloko hainbat elkarte eta enpresek osatutako plataformak, bertako basoaren berreskuratzearen alde lan egiteko proposamena aurkeztu du gaur “Kolore Guztietako Basoak” izenpean. Proposamen honek EHUko 3 departamenturen babesa jaso du, baita kultura zein akademia arloko 50 pertsona baino gehiagorena ere. Proposamen honen bitartez zera eskatzen diote Bizkaiko Foru Aldundiari basoaren kudeaketaren norabidearen inguruan: Baso lur publikoen kudeaketa ekologikoagoa izatea, bertoko baso eremuak birsortu eta handituko dituena, basoen arteko zuloak beteko dituena eta baso osasuntsu eta handiagoak sortuko dituena. Proposamen honen helburua, basoen kudeaketa publikoan aldaketa esanguratsua sustatzea eta Bizkaiko “bertako  basoa” berreskuratzea  da, izan ere, kontserbazio egoera larrian aurkitzen baita.

Deskargatu hemen.

One thought on “Bizkaiko basoa berreskuratzeko “Kolore guztietako basoak” ekimena martxan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: "Irrintziaren Oihartzuna" dokumentalaz Iratxe Fresnedarekin

az. Urr 25 , 2017
Gaurkoan zinez jardun dugu, Iratxe Fresneda laguna batu baitzaigu saiora. EHUko irakaslea eta kazetaria da Iratxe, eta duela urtebete Irrintziaren oihartzuna bere lehen dokumentala aurkeztu zuen Donostian, Zinemaldiko Zinemira sailean. Mirentxu Loyarte zinegilearen figuraren eta ekoizpenaren inguruko lana da. Urte bete honetan ibilbide oparoa egin du dokumentalak eta bihar film […]

Honekin lotuak