Bizkaiko zahar etxeetako langileen gatazka bukatu da

Txalo artean aterara dira Bizkaiko erresidentziatako langileak, gaur sinatu dute patronalarekin akordioa . Mahaian eseri dira patronalaren gehiengoa, hau da GESCA, LARES, ELBE eta langileen ordezkariak. Hitzarmenean langile grebalarien eskakizunak jaso dira, Urtea amaitu arte hilero 40 euro gehiago kobratuko dituzte, atariko akordioa sinatu ondoren ezagutzera eman zenaren arabera. Testu horrek dioenez, datorren urtean langileen soldatak %3 igo beharko dituzte enpresek, 2019an %3,3, eta 2020an %3,9. Hau da, hitzarmena amaitzen denerako hilean egun baino 140 euro gehiago jasoko dituzte langileek haien jardunaren truke. Txalo eta zorion mezuz beteta egon da gaurko agerraldia.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"Joseba Sarrionandia, hemen eta han" dokumentalaz Peru Magdalenarekin

ol. Urr 27 , 2017
 Joseba Sarrionandia, hemen eta han idazleari buruzko dokumentala estreinatuko dute larunbat honetan Iurretan. Askondon izango da, 18:30ean. Peru Magdalenak eta Pello Salaberriak zuzendu dute lana eta geografikoki bi eremutan kokatua dago: idazlearen jaioterria den Iurretan eta egun bizitoki duen Habanan. Joseba Sarrionandia idazle iurretarrari aitortza publikoa egin  diote egun hauetan jaioterrian […]

Honekin lotuak