Mada Aldereteren “Giltzadun etxea” antzezlanaren estreinaldia bihar Arriaga antzokian

Arriaga Antzokiak, Tanttaka euskal antzerki taldearen lan berriaren erabateko estreinaldia jasoko du, Giltzadun etxea. Fernando Bernuesek zuzentzen du Ainhoa Aierbe, Vito Rogado eta Mireia Gabilondo protagonista dituan Tanttaka taldearen lan berriak. Inoiz egin ez den antzezlan honetan, hiru aktoreak  indarkeriaren biktima diren emakumeentzako bi aterpetxeen egunerokotasuna biluztuko dute, gizarte langileen larrutan eta barrunbetan.. Mada Alderete da poema-bilduma honen egilea eta bertan lan egin zuen zazpi urtez, hezitzaile gisa. Ainhoa Aierbe aktorek eman digu antzezlanaren berri. Soinu-banda, zuzenean, Ainara LeGardon sortzaile eta musikariren esku egongo da, Maialen Sarasuaren irudiekin lagunduta.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

155. artikuluaren kontrako manifestazioa deitu dute Bilbon larunbaterako

al. Urr 30 , 2017
155aren aurkako agerraldia Bilbon egin dute Bilbon ELA, LAB, EH Bildu, Gure Esku Dago, Etxalde, Steilas, EHNE, CNT, ESK eta Hiruk. Larunbaterako manifestazioa deitu dute Bilbon: 17:00etan, Casillatik. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea lelopean.  Eskubide zibil eta politikoak errespateatzea, demokrazian sakontzea eta erabakitzeko eskubidean aintzat hartzea eskatu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171031_155kontrakoManifestazioa.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak