SOINUGELA: Andoni Tolosa, “Morau” kantari-kantuegilearekin solasean

Gaurko saioko gonbidatuaren kantu ospetsu bat aukeratu dugu urrezko kantu legez, baina horretarako Balerdi Balerdik egin zuen Nork daki abestiaren bertsioa entzun dugu. Andoni Tolosaren goitizen artistikoa da Morau. Wikipedian dioten moduan, folk-rock kantautore horrek “gizartearen kronistatzat” hartzen du bere burua, miresten dituen Woody Guthriek eta Billy Bragg-ek jorratutako ildo berean, ironiaz eta xamurtasunaz beteriko kantuak plazaratu ditu orain arte grabatu dituen bost diskoetan.

Andonirekin patxadaz egin dugu berba bere lanari buruz, baita laster plazaratuko duen grabazio berriari buruz ere. Zuzenean Ondo lo egin kantua egin digu estudioan bertan. Kantu zerrenda entzun ditugun abestiekin:

  1. Nork daki (1997, Balerdi Balerdi)
  2. Amodio istorioa (1996)
  3. Lore Etxean (1998, Toño Murorekin)
  4. Enquanto Há Força (1978) José Afonso
  5. Maio Maduro Maio (1993) José Afonso
  6. Forentsearena (2000)
  7. Hip Hop (2000)
  8. Supereuskalduna (2000)
  9. Atzerritarrak (2004)
  10. Herri txiki batekoa (2004)
  11. Euskaldunak, txakur eta haurrei euskaraz (2004)
  12. The Unwelcome Guest (1998, Woody Guthrierena) Billy Bragg + Jeff Tweedy
  13. Road Movie (2008)
  14. Mendian gora (2008)
  15. Arrainentzako himnoak (2014)
  16. Arma, txio, pum (2014)
  17. Postontziko maitasuna (2014)
  18. Ondo lo egin (zuzenean, estudioan)

 

Deskargatu hemen.

3 thoughts on “SOINUGELA: Andoni Tolosa, “Morau” kantari-kantuegilearekin solasean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Lehen denboraldiko mailari eustea du erronka nagusia 'Stranger Things' telesailaren atal sorta berriak

az. Aza 8 , 2017
Astero bi telesail izan ditugu hizpide, Ibaizabal saioan telesailen tartea ireki dugu Iskandar Hamawyrekin. Aste honetan bi izan dira komentatutako telesailak. Arrakasta handia izan duen “Stranger things” telesailaren gakoak ekarri dizkigu. 80ko hamarkada eskutik joan dira Netflixen proiektua hasi zenetik eta bigarren denboraldi honetan ez da harreman hori aldatuko. Urriaren […]

Honekin lotuak