Genero indarkeriaren eta ziber bullyinga arteko harremana aztergai

Bihar, UEUk eta Azpeitiko Udalak antolatu duten “Bullyingaren mugak gainditzen” jardunaldia egingo da Azpeitian. Jardunaldi honetan, bullying gaiaren inguruan lan egiten duten agenteak bildu eta komunitate moduan gai honetan nola eragin dezakegun hausnartzeko. Horretarako, abiapuntua bullying eta cyberbullyingaren definizioak eta prebalentzia izango dira. Horren inguruan sakondu dugu gaurko saioan, Estibaliz Linares Bahillo batu zaigu saiora eta Ziber bullyinga eta genero eraikuntzen inguruan mintzatu da. Gero indarkeriaren eta bullying eta ziber bullyingaren artean egon daitezkeen harremanak aztertu ditugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Asisko Urmenetarekin ‘Eusklabo alaiak’ nobela grafikoaren inguruan solasean

og. Aza 23 , 2017
Gaurkoan Asisko Urmenetaren bisita izan dugu, ‘Eusklabo alaiak’ nobela grafikoaren aurkezpena egin digu. ‘Eusklabo alaiak’ parodia satirikoa da: ez du ezer asmatzen, agerikoa nabarmendu egiten du. Gaur egun Euskal Herriak  bizi duen egoera lasai eta erosoaren inguruko irakurketa kritikoa egiten du. Karikatura guk geuk diogu egin geure buruari. Umorezko terapiari […]

Honekin lotuak