Larunbatean Azaroaren 25eko plazatik zuzeneko saio berezia: “Azaroak 25 zure egia gurea eginez”

Larunbatean Azaroaren 25eko plazatik zuzeneko saio berezia egingo dugu. 12:00etatik 14:00etara. Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunaren izanik, kalera atera eta hainbat gonbidatuen hitzak jasoko ditugu. Beldur barik programaz jardungo dugu. Abenduaren 2an ospatuko da aurtengo Beldur Barik topaketa, Eibarren. Beldur Barik programak gazteen artean indarkeria sexista gaitzestea eta prebenitzea du helburu eta horretan ari da 2009.urtetik. Egitasmoa Emakundek eta EUDELek bultzatzen dute, euskal foru aldundien eta bestelako instituzioen babesarekin.  Irantzu Fernandez Rodriguez Ikasketa Feministetan doktorea da, nerabeen maitasun bizipenen inguruko tesia aurkeztu zuen. Harremanen antolaketa, gorputz-lana eta heteroaraua ikertu ditu Bilboko gaztetxoen artean eta horren inguruan mintzatuko gara berarekin. Euskal Herriko Mugimendu feministako bi kide izango dira gurekin, deialdi bateratua egin dute aurten hiriburu guztietan arratsalderako “Zure egia gurea eginez” lemapean. Hezkuntzan genero indarkeria nola lantzen den Ana Perezekin mintzatuko gara Steilaseko kidearekin. Bilboko udaleko Itziar Urtasun Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko zinegotziarekin berba egingo dugu, instituzioek gai honekin egiten duten lanaz. Bukatzeko, kazetaritzara begira jarriko gara, hedabideetan egiten den berben erabilera okerraz mintzatuko gara Maria Gonzalez Gorosarri EHUko irakaslearekin.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskaraldia aurkeztu dute, euskal hiztunak aktibatzeko ekimena

ol. Aza 24 , 2017
Norbanako, erakunde publiko zein pribatu eta gizarte eragileen elkarlanetik eta aniztasunetik, zubiak eraikiz, antolatuko den lehen Euskaraldia aurkeztu dute  Arriaga antzokian, lehen Euskaraldia abiatu baino urtebete lehenago hain justu.  Hizkuntza ohituren aldaketan lan egitea du helburu egitasmoak, baita era guztietako entitateek euskarazko hizkuntza praktikak babesteko neurriak hartzera bultzatzea ere. 2018ko azaroaren […]

Honekin lotuak