Jaiak genero ikuspegitik aztertzeko gakoak proposatu ditu UEUren “Festak, genero-harremanak eta feminismoa” liburuan

Liburu honetan, festak genero-ikuspegitik aztertzeko zenbait gako proposatzen dira, esaterako, antropologia feministak eta, oro har, feminismoak proposatzen dituen zenbait proposamenen bitartez. Hala, testuinguru desberdinetan sortzen diren zenbait jai-erritu, egitasmo eta genero-harreman analizatzen dira. Horrez gain, festa-esparruan sortu diren hainbat ekimen, aldarrikapen, prozesu parte-hartzaile eta gogoeta ere bildu dira. Agentzia feminista erdigunean, festak eraldaketa kolektiborako esparru ahalbidetzen baitira. Funtsean, a biagune, testuinguru eta narrazio desberdinen artean festa-politika feministetan eta plazeraren kudeaketa kolektiboetan arakatzeko mapa sortu nahi izan da, bestelako koordenatuen bilaketan.Ahots asko, eta beraz, modu askotako gogoetak ageri dira liburuan. Besteak beste ondokoak dira egileak, Maggie Bullen, Xabier Kerexeta, Mireia Delgado eta Isabel de Blas (Eragile moreak); Pili Alvarez (Joxemi Zumalabe); Elena Garcia (Mamiki konpartsa) Maitane Maritorena, Aitziber Zapiain, Elurre Iriarte, Garbiñe Elizegi,Edurne Arrieta (Plazara dantzara).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kepa Altonagaren "Patagoniara Hazparnen barrena" liburuan barrena

lr. Abe 9 , 2017
Kepa Altonagak Patagoniara Hazparnen barrena liburua aurkeztu du gaur ahotsenean. Euskal Herriko emigrazioa kontuan harturik, Argentinan euskal kolonia bat sortzeko Florentzio Basalduaren proiektuaren historia bildu du Altonagak liburu honetan. https://bilbohiria.com/docs2/2017/durangokoazoka/171209_kepa_altonaga.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak