Bilbo Hiria irratiak 20 urte bete ditu aurten. Urtemuga biribila ospatzeko, besteak beste, 20 urtez euskal taupada diskoa ekoitzi du irratiko lagun musikari beteranoak eta gazteak elkarlanean jarriz. Asteartean urteurren festa ospatu genuen Kafe Antzokian, bertan irratiko lagun, kolaboratzaile, entzule eta esatari bildu ziren. Aurten hogei urte izango dira Zenbat […]

Bilbo Hiria irratiak hogei urte betetzen ditu aurten. Urtemuga biribila ospatzeko, besteak beste, 20 urtez euskal taupada diskoa osatzeko erabakia hartu genuen, eta gaur aurkeztuko dugu jendaurrean, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko Kafe Antzokian. Diskoan beste hainbaten artean esku hartu duten Zea Mays, Petti eta Anje Duhalde izango ditugu zuzenean gurekin. Diskoa […]

Bilbo Hiria Irratiaren 20. urteurrenean disko berezia egin nahi izan dugu, Josu Zabala lankidearen gidaritzapean. Bikoteka antolaturik, euskal sortzaileek beren kantuan bertsio berriak eskaintzen dizkigute bertan. Gure buruari gorazarre eginez, gaurko urrezko kantua guztion artean ekoitzi dugun Gora gu eta gutarrak aukeratu dugu. Ane Zabala (gure boss), Josu Zabala eta […]

1

Bilbo Hiria irratia 1997ko udaberrian FM irrati gisa sortu zen 96.0 dialean. Hogei urte hauetan Bilbo Hiria irratia Bilboaldeko euskaldunen irratia bilakatu da,  euskararen eta euskal kulturaren sustatze lanei dagokienez,  gure mikrofonoetatik makina bat laguni, elkarteri eta erakunderi aukera ezin hobea eskaini die beren jardunaren berri eman dezaten. Historia eta […]

Zuzeneko emanaldi berezi baten bidez ospatuko du Bilbo Hiria irratiak bere 20. urteurrena maiatzaren 27an, bere egungo eta lehengo partaide, kolaboratzaile eta entzuleekin arituko gara 12etatik 14etara, Done Bikendiko gure egoitza paretik, kalean. Saioa lekua kokatuz abiatuko dugu, Albiako lorategitik zuzenean arituko gara. Bilboko erdigunean kokatuta gaude, inguruan Ibanez de […]

HOGEI urte betetzear dago Bilbo Hiria. 1997.urtetik hona asko aldatu dira hedabideak. “Teknologiak izugarri erraztu du hedapen lana, lehenago eta arinago jaso dezakegu informazioa, hemengo eta milaka kilometrora gertatutakoa. Horrek eragina izan du gure irratian baliabide gehiago ditugu hartzailearengana heltzeko”, azaltzen du Ane Zabalak. “Baina, funtsean, irratiaren helburua berdina da; […]

Bilboaldeko irrati euskalduna da Bilbo Hiria Irratia, Zenbat Gara alkartearen babespean sortua. 1997ko maiatzean hasi zituan emisinoak eta, hortaz, 20. urteurrena ospatzen dabil aurten. Auzoz auzo ekimenean, Bilboko auzoak ezagutzen dabiz, irratsaio berezien bidez. Hamarkada biko ibilbidean, une gozoak eta gaziak izan ditu irrati apal honek. Esate baterako, igaz Mieltxo […]