Aurten bete dira 50 urte Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk lehen kontzertua eman zutenetik, eta urteurren hori ospatzeko oholtzara igotzea erabaki dute Errobi taldeko taldekideek. Maiatzaren 4an izango da Bilboko Euskalduna Jauregian arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Gurean izan da Anje Duhalde eta kontu kontari aritu gara Errobiz, kontzertuaz eta orain oholtzara […]
Gaurko saioan Elea Boa dugu proiektu nabarmendua. 2024 honetan, Talka (Gerturatu zaitez) izenpean, orain arte grabatu dituzten 3 abestiak bildu dituzte. Ganix Illarramendi dago abesti hauen atzean, distantziak markatzen duen norabideari jarraituta eraiki ditu. Bar Italia dugu hurrengo gonbidatua. Ingalaterrako hirukote honek joan den 2023an bi disko kaleratu zituzten. Guk […]
Saio honetan asko hitz egingo dugu Auzitegi Nazionalaz, Nagore Laffageren hiltzaileari ahazteko eskubidea ukatu zaiola esateko. Auzitegi Nazionalak ere isuna jarri dio Movistarri, SIM Swapping kasuetan datuak babesteko legea hausteagatik. Epaitegiez ari gara, halaber, merkataritza-epaitegi bat piraten futbol-igorleak identifikatzeko eskatzen ari dela esateko, eta albiste hau desinformazioaz hitz egiteko aprobetxatzen […]
Jende askok baliatzen du Aste Santua bere euskara maila mantendu ala hobetzeko, eta hori eskeintzen du Gabriel Aresti Euskaltegiak; Bilbon bata eta Bakaikun bestea. Isa Isazelaia, euskaltegiko zuzendaria, izan dugu gurean eta bere ustez barnetegiek ere badute opor kutxua. Matrikulazioa oraindik zabalik dago, nahiz eta Isazelaiaren hitzetan plaza gutxi geratzen […]
Zelan irtengo zen dena horrelako egun baten? Korrikarako prest egon da gaur amama, luzamenduak eta beroketak egiten, baina Ilargiri petoa ikastolan ahaztu zaio. Ea garaiz heltzen diren, korrika joan beharko baitira Korrikara! https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240323_gaurezdagoeskolarik_korrika.mp3 Deskargatu hemen.
Ohiko agenda sindikalaren ostean, Argia atalarekin abiatu dugu gaurko irratsaioa, Seminari Taifa eta ELA sindikatuko Roser Espelt ekonomilariarekin bere “Desjabetze bidezko metaketa berriztagarria” artikuluaren inguruan elkarrrizketatuz. Ostean, zapatuan osasungintza publikoaren aldeko eta pribatizazioaren aurkako manifestazioak aztertu ditugu, Mireia Saiz, Barakaldoko Osasun Publikoa Aldeko plataforma eta Osasun Publikoaren aldeko koordinadoraren bozeramailearekin […]
Milaka eta milaka herritarrek egin zuten bat atzo Bilbon euskararen aldeko lasterketarekin. Atzerapenarekin baina iritsi zen azkenean Bilbora 16:15 aldera, eta irudi hunkigarriak utzi zizkigun, izan ere, jende olde batek bete zituen Bilboko kaleak. Laupabost ordu egin zituen Korrikak Bizkaiko hiriburuan, Buiatik sartu eta Zorrotzatik irten zen arte, eta guk […]
Bertsoaren lubakian beste bala bat astindu dugu eta kantu-errima freskoak ekarri. 2024ko martxoaren 3an, Deustun izan zen AFERAK ekimenaren baitako bertso-bazkarian, hiru bertsolari izan genituen kantu-kontari, Mikel Aiartzaguena gai-jartzailearen aginduetara. Biba Elorri bertso-eskola! Enare Muniategi, Alaia Martin, Unai Iturriaga… Era berean, Delorean auto partikularrean iraganerako bidea egin dugu eta, 2010eko […]
Gaurkoan DANCE munduan aritu gara, musikaren erritmoan dantzan. TWERK unibertsoa argitu digu Ikerne Mendietak eta Gaizka Chamizoren ahotan deskubritu dugu zertan datzan POLE DANCE edo zutikako barra; era berean, Aerobik irakasleak (Jon Garate eta Iker Gurrutxaga), Maite Sarasolaren bertsoak, Bittor Beaskoetxearen kronika, musika, berba librea… Kirol zein Eskirol izan, hauxe […]
Ostiralero bezala Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Gaurkoan Deustuko jaiak, haurrentzako zinema eta artea, besteak beste. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240322_agenda_harkaitzen_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.