Berbaz: Leire Saitua, saltsan

1

Victoria Sendón de León idazlea Lasterritxun (Ibarrangelua) hartzekoa da uda honetan Leire, hark liburua idazteko, Iruña-Veleia eta Da Vinci kodearen loturak tartean. Horrek pozik dauka.
Lasterritxu inguruan gaur arte heldu dan baserri matrilinial (amak alaba bati oinordean emondakoak, belaunaldiz belaunaldi) gutxietakoa dogu. Mari Carmen Basterretxearen ikerlana aipagarri kontu honetan. Umeak etxetik joanda ditu, 25 urte zitueneko antzean. Bakarrik. Eta bakardadea zaila da batzutan.
Kantatzeko gogo gutxirekin (maitemuhinetan gaudenean ei da errezago) baina beti ekinean, herrigintzan. Azken aldiko ibileren barri eskatuta, di-da atera dira batzuk:
“Sostener la vida, ¿es posible?” izenburupean maiatzean hitzaldia eman du Prado Estebanek hautsak harrotu ditu hura ekartzeak (“Feminicidio o auto-destrucción de la mujer” liburuaren egilea denez).
Mundaka Festival (del Capital). Musika jaialdi polemikoa (lurralde publikorik ederrena negozio pribatuari utzita oso modu ilunean eta legez kanpo), Iruña-Veleia auzia, Bagaude Iraultza,…
Presoak bisitatzetik bueltan hartu dugu gaur eta eurei eskainita aukeratu du bigarren kanta (Zuek zarete), hamaika saltsatan bizi-bizi dabilen Leire.
Erreferentziak:
Victoria Sendón de León-en bloga

  Sostener la vida, ¿es posible? (Prado Estebanen hitzaldia Astran, 2016-5-28an)
Casilda Rodrigañez (La represión del deseo materno y la génesis del estado de sumisión inconsciente), Silvia Federici, Mari Carmen Basterretxea
Kantak:
Txirimoia (IAUBE)
Zuek zarete (IAUBE)

 Deskargatu hemen

One thought on “Berbaz: Leire Saitua, saltsan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL : Euskarazko on line unibertsitatea sortzeko momentua eta Tania Lamarca kirolaria ( Argia 2514)

ol. Uzt 1 , 2016
Astero legez, Argia astekariak asteon jorratu dituen gai batzuk ekarri dizkigu Lander Arbelaitz kazetariak. Indian nuklearren aurka emakumeek aurrera daramaten borrokak biltzen duen erreportajea.  Idinthakaraiko andreak dira nuklearren aurkako aitzindariak Indian. Bestetik Tania Lamarca kirolariari eginiko elkarrizketa komentatu digu landerrek. Bukatzeko euskarazko on line unibertsitatea sortzeko momentuaz berba egin dute […]

Honekin lotuak