Azken hamarkadan argiaren prezioak gora egin du, ia %70 garestitu da faktura, kontsumitzaileen elkarteak egindako azterketa baten arabera. 2006an, 336 kilowatteko kontsumoa eta 4,4ko potentzia kontratatuta zuen familia batek 47 euro ordaintzen zituen hilero; egun 80 euro inguru pagatuko ditu. Garestitzen jarraituko duela diote adituek. Argindarraren eguneroko salneurria bezperan ezartzen dute handizkako merkatuan, sistema konplexua eta iluna erabilita. Aitor Urresti EHUko irakaslea eta Goiener kooperatibako kidea izan da gurean. Argindarraren prezioaren auzia mendekotasun energetikoarekin lotuta dagoela esan digu, Euskal Herrian ez garela gai gure baliabide energetikoekin gizarteak kontsumitzen duena asetzeko. Bestetik, pobrezia energetikoaren inguruan mintzatu gara eta baita Goiener kooperatibaren inguruan ere.
Deskargatu hemen.
Espainian badago Luz Cuesta Mogollón izeneko neska bat http://www.lavanguardia.com/vida/20170124/413667854991/luz-cuesta-mogollon-nombre-voz-pueblo.html