BEHIALAKO EGUN BATEZ: Gabriel Aresti jaio zen

Gaurkoa bezalako egun batez sortu zen Bilbon Gabriel Aresti Segurola. Frankismoaren hasierako urteetan hazi zen, beraz, Bilbo garaitu eta zapalduan. Gurasoak baserritar jatorriko “euskaldun galduak” zituen eta 12 urterekin hasi zen euskalduntzen, era autodidaktan: “Egondu nintzen ordu luzeak euskal liburuen ganean, izaera berbakintzea geureak estudietan”. Euskara egoera zailean ikasi zuen, ondo ikasi ere, euskal idazle, itzultzaile eta poeta garrantzitsua bilakatu baitzen denborarekin, baita euskararen estandarizazioaren aldeko akademiko nekaezina ere. Egun, bere izena darama Euskal Herriko euskaltegirik handienak, bere omenez eta bezala euskara ikasteko hautua eta ahalegina egin duten helduen omenez.

Bere lehen poemak 1954an, 21 urte zituela argitaratu zituen eta 10 urte geroago, 1964an, bere lanik esanguratsuena eman zuen argitara Zarauzko Itxaropena Argitaletxearekin: Harri eta Herri. La Tertulia de la Concordia deituriko bilgunean Blas de Otero eta Gabriel Zelaia poetak izan zituen solaskide. Gabriel Aresti idazlea eta poeta izan zen, XX. mendeko euskal literaturaren berritzaileetako bat. Txillardegi eta Saizarbitoriarekin batera, euskal literaturaren berritzaile nagusienetarikoa, bai formaren, bai edukien aldetik. 1960ko hamarkadan, garai harekin oso lotuta, poesia sozial eta kritikoa egin zuen, Euskal Herriaren egoera salatzeko. Aipatzekoak dira galiziar eta katalan literaturarekin Arestik izan zituen harremanak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Mugikortasun iraukorraren alde mobilizatzeko deia egin dute larunbaterako Subflubiala EZ! herri Plataformak

ar. Urr 14 , 2025
Bizkaiko mugikortasun-eredua eztabaidagai bihurtu da azken asteotan, Lamiakoren ibaipekoaren proiektuaren onarpenaren ondorioz. “Subflubiala” izeneko azpiegiturak, teorian, trafikoa arintzea eta Bilbo Handiko loturak hobetzea izango lituzke helburu, baina herritarren artean kezka eta haserrea piztu du. Subflubiala EZ! herri Plataformak salatzen du proiektua onartu zela herritarren parte-hartzerik gabe, ingurumenari eta osasunari kalte […]

Honekin lotuak