Azken aspaldion gero eta ohikoagoak dira testua audio bihurtzeko gauza diren baliabideak eta tresnak. Egia den bezala esateko, egundoko aurrerapena izan da hori hitz egiteko ezintasuna duten lagunentzat. Dena den, zerbitzu horiek erabiltzen dituzten ahots gehienak generikoak izaten dira eta maiz ez dira bat etortzen erabiltzailearen nortasunarekin edo adinarekin. Horregatik, EHUko Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko Aholab ikertaldeak “TTS Aholab” proiektua garatu du, testua ahots pertsonalizatu eta intuitibo bihurtzeko aplikazioa, hain zuzen ere. (Argazkia: TTS Aholab).
Deskargatu hemen.