Informatikari euskaldunen bilkuran burujabetza teknologikoa hizpide

Maiatzaren 17an, Nazioarteko Interneten Egunean, PuntuEUS Fundazioak komunitatearekin batera ospatuko du Euskarazko Internet Eguna, hirugarrenez. Ospakizuna UEU-k antolatutako Informatikari Euskaldunen Bilkuraren ostean izango da.. Ekitaldi honen izenburua: Burujabetza teknologikoa da. Edurne Larraza bilkuraren koordinatzailea izan da gurean. 1996an izan zen bilkura hauen lehen edizioa, eta handik hona beste hamar ekitaldi antolatu dira. Egungo gizartean aurrera egiteko ezinbestekoa da teknologia. Are gehiago, teknologien eragina gero eta handiagoa da jendartean; bai haren izaeran, bai izango dituen eskubideengan eta baita bere buruaren jabe izateko edukiko dituen tresnetan ere. Teknologia egokiak oinarri izango dira jendarte antolatu eta burujabe bat lortzeko bidean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Dena prest Santurtzin, maiatzaren 27an Ibilaldia ospatzeko

ar. Mai 15 , 2018
Maiatzak 27an Santurtzin ospatuko da Ibilaldia. Aurten Bihotz Gaztea ikastolak antolatu du. Festaren eguneko egitarau eta ibilbidea aurkeztu dute. Santurtziko herriaz gozatzeko aukera eman nahi du aurtengo ibilaldiak. Jaia herrian kokatu dute osotasunean. Bihotz Gaztea ikastolako zuzendariak , Andone Ruizek urte osoan egindako lanen inguruko azalpenak ekarri dizkigu. Aurten ibilaldiak […]

Honekin lotuak