BERBAZ: Zaloa Ipiña, arte plastikoa, hizkuntza gutxituen sendagarri

­Hizkuntza guztiak garaikide. Kopuruaren gaixoa. Zeinek esan zuen ekintza batek jende gehiago biltzea dala haren kalitatearen/arrakastaren adierazle? Absurdoa, bai, eta hala ere, zabal-zabal eta gidari dabil pentsamendu zalantzazkoa.

Bere barrutik ateratzen zaionari eusten diotenetakoa dogu Zaloa, haizea nora,… bera berera! Eta horrelakoei sortzen jakez ezusteak! Hortik dator sarri­, merezi duen bizimodu oparo eta duina. Espainiako zirkuituan zabal zabalduko du barrua harrapatuta dion proiektua, Gorreri Bisuala. Askorentzat antipatikoa, itsusia, ezerosoa izango dela jakinda, zutabe hauetan bermaki: genozidio kulturala, kolonialismo mentala eta kolonialismo kulturala, terrore linguistikoa, etxean arrotz bizitzea, patois-ak. Eta atera zaigu, guk geuk euskaldunon gobernuotatik derrigortzen ditugula gaur egun gure umeak gazteleraz ikasten eta milioika euro gaztelerazko hedabide publikoetan xahutzen, nora heldu garen!

Irakurtzearen garrantzia gogorarazi digu, ideia sinpleegia zirudikeena iraultzaile bihurtu ote da? Konturatu gara, norbere burua babesteko sano lagungarria, hutsalkeria eta ideia toxikoak horren erraz eta trumilka heltzen zaizkigun egunotan (Bilbo eta Bizkaia marka, MTV sariak, Hirian, Last Tour International, postureoa eta mafioseoa, Unai Rementeria haciendo cosas FaceBook taldea,… halakoak bota eta garbitu eta gero sartu gara estudioan ;-).

Eta bai, emakumeek zailtasun erantsi ugari, antza, nagusiki gizonak agintean dituen eta aurreratuago imajina genezakeen arte sisteman ere bai. Eta danori dagokigu hori zuzentzea.

Artista bi goraipatu dizkigu, bukaeran Zaloak, guk eskatuta: Nahia del Castillo eta Tono Carbajo. Ziur gaude, jarraitzeko modukoak biak! Entzun Zaloa, bizi-bizi!

Kantak:

Orgulloso nago, Bizkaiko trikitixa (xabier Aburrunzaga).
Zaindu maite duzun hori (Ruper Ordorika)

Erreferentziak:

La historia jurdídica del euskara (Xabier Irujo)

El florido pensil (antzezlana)

Asedio al euskara (Joan Mari Torrealdai)

El libro negro del euskara (Joan Mari Torrealdai)

La terreur linguistique

Danona Donea jaialdia Mundakan, uztailaren 13an

Poesia bisuala

Zaloa Ipiña

Nahia del Castillo

Tono Carbajo

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #259: Europan Zehar

al. Uzt 16 , 2018
Aste honetan, europatik ekartzen ditugu berri nagusiak. Batez ere, copyright-ari buruzko legearen aldaketa komentatzen dugu, eta europak ekarri dizkigun bestelako berriak. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean259.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak