Gaurkoan Bilbo hiriko arkitekturaren eraldaketei buruz jardun gara Ula Iruretagoiena arkitektoarekin. Hiriaren arkitekturan hiriko historia irakurgai dago. Horregatik esan ohi da hiriaren biografia bere arkitekturaren bidez ikusgai dela. Hiriko arkitekturak beraz, garai bakoitzean gizarteak dituen interes eta beharren berri emango digu. Mendebaldeko hiriek pairatzen ari diren joera berdina bizi du Bilbok: hiri zentroko higiezinen inbertsioa jada ez dagoela etxebizitzetara begira, baizik eta kanpoko biztanleriak gaua emateko aukerei. Hostal txikiekin konparatuz, hotelek tipologia aldatzen dute: fragmentatu eta instalazio berri asko kokatu behar dituzte. Askotan hustu eta fatxada besterik ez da gelditzen. Ostatu askotan etxearen egituraketa mantentzen dute. Txikitasuna hobeto egokitzen da hirietako etxe arkitekturara. Arkitekturarekin zuzenki harremanean ez badago ere, garrantzitsua da hiriaren etorkizunerako, jabegoa euskaldunak ez izatea. Hirietako zentroen jabegoa ez dago Euskal Herrian; turismoa eta frankizien erosketak hiri historikoetan zentratzen dira. Hauek ez dute lekuarekiko loturarik. Sentsibilitaterik ez.
Deskargatu hemen.