EHZ jaialdia, gentrifikazioaren aurkako estrategiak eta hedabideen kudeaketa Argia astekarian

Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa. Aurreko asteburuan Irisarrin ospatutako EHZ festibalaren inguruko erreportajea eraman dute azalera. Arnasgune biziberritua izan da aurtengo jaialdia, 1996tik ospatu izan da Euskal Herria Zuzenean festibala, urtez urte, 2014an lehen kolpea jaso zuten arte: ekaitz batek jaialdia hondatu eta zulo ekonomiko larria sortu zuen. 2017. urtean festibalaren atarian, iragarpen meteorologikoek eguraldi oso txarra aurreikusi zuten eta, hala, jaialdia bertan behera uztea erabaki zuten galera handiagorik ez izateko. Barne-lanketa prozesu sakonaren ostean aurten bueltatu da biziberrituta. Gentrifikazioaren aurkako estrategiak liburuaren egileri egindako elkarrizketa ekarri dugu. Tartea amaitzeko, hilabete honetako Larrun izan dugu mintzagai; hedabideen kudeaketaren inguruko erreportaje sakona landu dute: nork kontrolatzen dituen, noren zerbitzura dauden hedabideak, zer gertatzen den garrantzi maila ertain edo altuko informazioak ez direnean botere faktikoen gustukoak. Erantzun asko ematen dizkigute informazioa nola antolatuta dagoen ukertzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euskal Herria oinez zeharkatuko dute Euskarabenturan bigarren urtez

og. Uzt 4 , 2019
Abiatu da Euskarabentura Mauletik. Hilabete iraungo du eta Getxon amaituko da hilaren 31n. Bat egin dugu espedizioarekin eta Ane eta Josunek ekarri dizkigute lehenengo egunetako nondik norakoak. Zuberoa zeharkatu eta Nafarroa Beheran daude. Euskara zabaldu eta euskal kultura eta historia ezagutzea izango dute helburu bertan parte hartuko duten gazteek. Espedizioaren […]

Honekin lotuak