11 Ispilu: Take me to the river (Al Green) #bertsioak

Gaurko kantugilea Al Green izan da. Al Green, jaiotza-izenez Albert Greene estatubatuar kantaria da, musika beltzaren eta, zehatzago, soul musikaren ahots berezienetako bat. Hainbat urte gospel interpretatzen soilik igaro ondoren, rhythm and blues musika-estilora itzultzea erabaki zuen. 1989an, kantariak Arthur Baker musika-ekoizlearekin lan egin zuen, eta The Message Is Love kanta ospetsua idatzi zuen.  Gaurko bertsioak Tina Turner, Annie Lennox, Bryan Ferry, Kaleida eta Talking Heads.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #107: Mihise, Fontaines DC, Nor Naiz?, Porridge Radio, Perfume Genius, Braulio

ar. Eka 30 , 2020
Mihise taldearen lehenengo diskoarekin irekiko dugu gaurko saioa. Usurbildik datoz euren lehenengo diskoarekin Kronik@. Lan erakargarria ondu dute, gitarra herdoildu eta giro ilunez baina aldi berean gardentasunez eta argiz betetako lana. Jarraian Irlandatik datorren talde bat, Musibla honetan ongi etorria den talde bat Fontaines DC. Euren sustraiak aldarrikatuta, Dogrel izeneko […]

Honekin lotuak