SOINUGELA: Lucky Peterson, Anari + Thalia Zedek, Lucinda Williams, Michael Cleveland, Bela Fleck African, La Topadora, Lee Perry…

Gaurko urrezko kantua maiatzaren 19an Texasko Dallas hirian zendutako Lucky Peterson bluesmanaren Lucky Strikes kantua aukeratu dugu. Luck batez ere gitarra jole ona zen, baina Hammond teklatua ere jotzen zuen, eta Mavis Staplesekin 1996an grabatu zuen gospel disko batetik Down by the Riverside entzun dugu.

Uda honetan Bidehuts diskoetxean single eder bat kaleratu dute Anari eta Bostongo Thalia Zedek kantariak grabatua. Biak iragan udazkenean zuzenean ibili ziren Euskal Herrian eta orain bi kantuko biniloa daukagu esku artean. Biak entzun ditugu. Alde batetik Stones. Hau Anariren Harriak da, bere 2009ko Irla izan diskoan zegoena. Orain Thaliak ingelesez abestu du. Gero Zuloa irteera zen entzun dugu eta han Thaliaren Ladder kantuaren euskarazko bertsioa egin du Anarik.

Michael Cleveland bibolin jole itsuak lan handia egin du bluegrass eremuan. Berak 2019an kaleratutako Tall Fiddler bildumatik bi kantu entzun ditugu: Tennessee Plates, Tall Fiddler.

Lucinda Williams kantari-kantu egileak Good Souls Better Angels disko berria ekarri digu pandemiaren urtean. Inoiz baino zorrotzagoa, inoiz baino rockeroagoa, disko eder honetan gaurkotasunaren iluna izanik, kantu gogorrakdakartza. Hiru entzun ditugu bertatik: Man Without the Soul, Bone of Contention eta You Can’t Rule Me.

Bela Fleck AEBetako banjo jole maisua duela 10 urte joan zen Afrikara, bere banjoa, jatorria kontinente beltzean zuen instrumentua, hango musikariekin elkarbanatzera. Aurten Tales from the Acoustic Planet, Vol. 3: Africa Sessions (Throw Down Your Heart) hiru CDko kutxa kaleratu du: hiru CD + DVD bat musika zoragarriz beteak. Kantu batzuk aukeratu ditugu bertatik: Ah Ndiya (Sangare), Maliko Oumou Sangare-rekin, Throw Down Your Heart (Fleck), Haruna Samake Trio eta Bassekou Kouyate-rekin, Zawose, D’Gary Jam, Dueling Banjos eta Nashville.

Afrikako musikaririk handietakoak izan ziren Tony Allen perkusio jolea eta Hugh Masekela tronpeta jolea. Biek batera 2010ean grabatu zuten Rejoice bilduma orain hil osteko disko moduan heldu zaigu. Bertatik entzun ditugu: Never (Lagos Never Gonna Be the Same) eta Robbers, Thugs and Muggers.

Skalariak eta Vendetta taldeetan ibilitakoek sortu dute Nafarroan La Topadora. Euren lehenengo grabazioak Voy con todo du izenburu eta bertatik bi kantu entzun ditugu: 7 vidas eta La topadora.

Lee “Scratch” Perry Jamaikako ekoizlerik handiena izan da azkeneko sei hamarkadotan. Gaur berak Trojan disko etxerako egindako kantu batzuk entzun ditugu: Someone to Love Me (Candy McKenzie), Young, Gifted and Broke (Aura), Festival (Da Da) (Junior Byles), Beat Down Babylon (Junior Byles).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Steve Paxton koreografoaren seminarioaz Azkuna Zentroan Ula Iruretagoenarekin

al. Uzt 27 , 2020
Azkuna zentroaren Steve Paxton koreografo eta dantzariaren erakusketa iraila arte ikusgai dago,  Steve Paxton inprobisazio eta contact dantzaren aitzindaritzat jotzen da besteak beste, dantza ulertzeko modu bat ekarri zuena dantza garaikidearentzat. Bere pentsamenduak dantza irauli egin zuela esaten da. Alondegian  dantzaren aldeko apustu handia egin du erakusketa hau Bilbora ekarriaz […]

Honekin lotuak