PIPERPOLIS: Tenpora taldearen berria “Berriro asma nazazu”

Badira urte batzuk Hasier Oleagak, Itsaso Etxebestek, Juantxo Zeberiok, Beñat Barandiaranek eta Elene Arandiak Tenpora taldea sortu zutela, ordutik kantu eder batzuk utzi dizkigute, eta oraingoan ere 7 kantu osatutako disko berria osatu dute, “Berriro asma nazazu”.  Kantu berriak entzun ditugu Juantxo Zeberiorekin batera. Atzerapenak atzerapen pozik agertu da hirugarren lan honekin, maiatzean ateratzekoa bazen azkenean plazaratu eta zuzenean ere aurkezteko aukera izan dute. Hirugarren lan honek beste salto bat dakar Zeberioren esanetan, baikorra eta kolore ezberdinak batzen dituena. Oraingoan ekoizlea izan dute Aitor Etxebarria musikariak ekarri du kanpo begirada. Ostiralean Zarautzen Modelo aretoan aurkeztuko dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SAREk adierazpena aurkeztu du euskal presoei aplikatzen zaien espetxe-politika bertan behera uztea galdatzeko

az. Urr 14 , 2020
Iñaki Lasagabasterrek eta Amaia Goirigolzarrik aurkeztu duten dokumentua 200 legelarik baino gehiagok babestu dute. Hauek estatu osokoak dira, ideologia askotakoak eta hainbat lekutakoak. Halaber, egungo espetxe-politika legez kanpokoa dela eta oinarrizko eskubideak errespetatzen ez dituela salatu dute.   https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201014_sare.mp3 Deskargatu hemen.  

Honekin lotuak