SOINUGELA: Pedro Iturralde gogoan, Steve Earle, Neil Young, Okie Music, Kulto Kultibo, Jamaikako Strings

Pasa den azaroaren 1ean, Pedro Iturralde Otxoa, Euskal Herrian sortutako jazz jolerik eta handiena hil zen Madrilen, 91 urte zituela. Faltzesen jaio zen eta zortzi urte besterik ez zituelarik herriko bandan hasi zen jotzen. Grabazio askotan izan zen Pedro Iturralde, baina 1968an Madrilen ordu txikietan Hampton Hawes piano jolearekin (baita Eric Peter eta Peer Wyboris-ekin ere) grabatu zuten saioan, eta Blue Note diskoetxea argitaratu zen Pedro Iturralde Quartet Featuring Hampton Hawes goiburupean. Bertatik Autumn Leaves entzun ditugu.

Steve Earleren Ghost of West Virginia disko berriaren kantuek 2010eko apirilaren 5ean gertatu zen tragediaren ohiartzuna dakarkigu. Egun honetan ikatza mehategi batean 29 langile hil ziren eztanda baten ondorioz Mendebaldeko Virginian ditugu kantuak: Heaven Ain’t Going Nowhere, Union, God and Country, Devil Put the Coal in the Ground, John Henry was a Steel Drivin’ Man eta I Could See Your Face Again (Eleanor Whitmorerekin).

Neil Youngek pasa den ekainean etxetik egin zituen kontzertu batzuk, konfinamendu garaian. Orain Amazonen bitartez CD batean 7 kantu kaleratu ditu, The Times EP-a. Guk batzuk aukeratu ditugu: Alabama, Ohio, The Times They’re a Changing, Southern Man etaLittle wing.

Pasa den otsailean Oklahomako Tulsa herrian hainbeste musikari gazte Leon Russellen Paradise Studiora bueltatu ziren (estreinakoz 1978 urtetik), okie music esparruko kantuak berriro grabatzeko eta Back To Paradise: A Tulsa Tribute To Okie Music bilduma osatu dute. Bertatik entzun ditugu: I’ll make love to you anytime (PAUL BEN) AMANen (ALEN bertsioa), Tramp (Banjaeren Lowell Fulsonen bertsioa), If the shoe fits (John Fullbrighten Leon Russeel bertsioa), Tulsa Country (Jesse Aycockek Jesse Ed Davisen bertsioa).

Kulto Kultibo erderaz abesten duen Irungo rap + reggae taldea da. 2010ean hasi ziren. Hauxe euren J. grabazioa dugu Baga Biga diskoetxean. Eremu honetan gertatzen den moduan Youtube eta sare sozial direlakoetan zabaltzen dute batez ere euren lana. Orain CD batea ere badute euren azken kantuak: Asi es la vida, Wild wild west, Destino final eta Tell me.

Reggae Strings bilduma 1970eko hamarkadak reggae kantuak orkestragaz egindako moldaketak ditugu: Moon River, Stand by Your Man.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

DE MICA EN MICA: Kavafis, grups que no sabíem que havien cantat en català

ar. Aza 10 , 2020
Aquesta setmana, la Jorja torna amb un Racó de les Lletres dedicat al poeta grec Konstandinos Kavafis, autor d’Ítaca. Per acabar el programa, en Marcel ens porta cançons en català de grups que no sabíem que havien cantat en la nostra llengua. Asteon Jorja bueltan dugu Itakaren sortzaile Konstandinos Kavafis […]

Honekin lotuak