Euskara ikasiz mundua ikusi

Edozein hizkuntza ikastea, baita euskara ere, prozesu eta lanketa bat eskatzen duen jarduera da, baina benetan aberasgarri egiten zaituena. Jatorrizko hizkuntza euskara ez duten pertsonak entzungo ditugu jarraian. Hizkuntzak ikastea oso lan handia da eta ahalegina handia den arren, merezi duela. Saioan zehar  Izaro entzun dugu, Finlandiarra da, Finlandieraz hitz egiten du baina euskaraz ere badaki.  Baina hau hasi besterik ez da egin, jarraian Europako iparraldetik, Afrika erdialdea egingo dugu salto. Kongoko hizkuntza ofiziala Frantsesa da, baina dialekto asko daude, hala nola, swahilia eta kikongoa.  Marcel ere afrikarra da baina 14 urte daramatza Euskal Herrian. Aholkularia da bera, zortzi hizkuntza menderatzen ditu eta urrian euskara ikasten hasi zen baita lortu ere. Berriz ere Europara salto eginda, zehazki hegoaldera, Italiarra dugu eta bertan bizi da Mateo. Munduko estaturik handienera egin dugu salto, Errusiara. Bertan bizi da Massa, berak bost urte egin zituen  Euskal Herrian eta bi urtez ibili zen Euskara ikasten.  Galiziara egin dugu salto, bertakoa da David baina hamar urte daramatza Bilbon eta bigarren ama hizkuntza bezala du Euskara. Saioa bukatzeko Unai Lauzirika  dugu. Bera jatorriz euskalduna da baina Alemaniara joan zen eta bertako hizkuntza ere ikasi du. Egun bertan ematen ditu euskara klaseak eta Etxepare institutuko lektorea ere bada Leipzigen.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: David Byrne eta Brian Eno, Elvis Costello, Joachim Cooder eta Uncle Dave Macon, Afel Bocoum, Delano Stewart

og. Abe 3 , 2020
Pasa den hilabetean saio berezi bat egin genuen Ingalaterrako Brian Eno musikari eta produktoreari buruz. Gaur saio hoartan entzun ez genituen kantu batzuk berreskuratu ditugu, David Byrne eta Enoren elkarlanaren ostekoak: Help Me Somebody (My Life In The Bush Of Ghosts, 1981, New Orleanseko Reverend Mortonen sampleekin), Moonlight in Glory […]

Honekin lotuak