“Hiri-eraldaketa: auzoetara begira”, Atxuriko geltokiaren etorkizuna aztertzeko jardunaldia

Atxuriko geltokiak trenak jasotzeari utzi zion 2019ko irailean, 100 urte baino gehiagoko jardueraren ondoren. Horrela amaitu zen bere jatorrizko trenbide funtzioa. Geltokiaren etorkizunaren alderdi soziala, urbanistikoa eta arkitektonikoa sakon garatzeko asmoz, Lokomotorak elkarteak, Atxuri auzoa hobetzeko parte-hartze taldeak, “Hurrengo hiri-eraldaketa: auzoetara begira. Atxuriko geltokia” jardunaldia antolatu du. Asmoa geltokia eta bere ingurunearen proiektuari buruz eztabaidatzea da; hiria eraldatzeko prozesu estrategikoa, pertsonak, eguneroko bizitzako premiak eta espazioarekin eta lurraldearekin duen harremanak oinarri hartuta, nola izan daitekeen eztabaidatzea, hain zuzen ere. Are gehiago, hiria, zaintza, ingurumena, pertsonen arteko harremanak eta orohar, bizi-kalitatearen hobekuntza -osasun fisiko eta emozionalari dagokionez-, oinarri hartuta eraldatzea eta aberastea. Irati Burguesek ekarri dizkigu hainbat hausnarketa.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Aogán Ó hIarlaithe, irlandar euskalduna

og. Abe 10 , 2020
Aogán Ó hIarlaithe irlandarra irlaren hego-mendebaldeko Cnoc na Graí herrian sortu eta Galwayko unibertsitatean irlandera modernoa ikasi zuen. Irlandera edo gaelikoa ama hizkuntza eta interesgune nagusi izan du beti. Aintzinako irlanderan doktoregoa lortu zuen Aoganek iaz, eta gaur egun Europar Batasunarentzat lan egiten du, itzultzaile moduan. Pandemia dela eta, orain […]

Honekin lotuak