Kirolarien gainbehera Oier Gorosabel fisioterapeutarekin

Zer egin dezakegu lesioa baten ostean egiten genuen kriola praktikatu ezin badugu? Honen inguruko hausnarketak ekarri dizkigu Oier Gorosabel fisioterapeutak. Adibidea ekarri digu, esaterako, mutil gaztea, kirolzalea, eskiatzen belaunean kolpe handia hartu zuena eta harrezkero minez dabilena. Lehenago ere lotailu gurutzatuen lesioa izan zuen, kirurgiarekin konpondua, eta berriro hautsi ote dituen susmoa dela-eta erresonantzia bat agindu diote. Emaitzetan, zorionez, lotailuak ondo agertu dira, baina, belaunean artrosia ikusten denez, mina horri egotzi eta kirola uzteko gomendatu dio medikuak. Mutila lur jota geratu da.Aholku desegokia, inondik ere. Arinkeriaz emana. Minaren jatorria seguru aski ez baita artrosia (kolpearen aurretik ere bazuena). Osagileok askotan izaten dugun tentaldia da honakoa: ez dakigu mina zerk eragiten duen, eta, beraz, edozein zeinu aurkitu orduko (erradiografiak edo beste), arazoaren jatorritzat hura hartzen dugu. Eta, dena esan behar bada, pazienteek ere ez dute maite zalantzan dagoen osagilea; askok nahiago dituzte diagnostiko zurrun eta argiak…Kirolariak, hala ere, inteligentziaz jokatzen ikasi behar du. Gorputzaren ahalmenak ezagutzeaz gain, dituen mugen kontziente izan behar du. Badut beste paziente bat, eskubaloiko profesionala, gainbeheran datorrena: lesioak lesioen gainean pilatzen hasi da, eta gero eta gaitzagoa zaigu jokatzeko moduan ipintzea. Sasoia amaitu zaiola ulertu behar du, beste barik: kirola beste modu batera planteatzeko premia du. Hala ez badu egiten, etengabeko frustrazioan biziko da. Gaztetako mailari eustearren, azkenean gorputza hondatu eta kirola zeharo utzi beharko du, txikitero tripa-handien kuadrillara bilduta. Inteligentziaz jokatuz gero, ostera, kirolariak bere gainbehera balia dezake, surflariak olatua erabiltzen duen bezala: unean uneko egoera fisikora egokitu, eta gorputzari eman dezakeena eskatu. 80, 90 edo 100 urteko kirolariak ikusten ditugunean (bai, badaude adin horretako kirolariak) gorputzaren arauak ulertu dituzten pertsonak direla jakin behar dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Larunbatean Biziprest eguna ospatuko da Euskaraldiaren baitan

az. Aza 23 , 2022
Azaroaren 19an abiatu zen hirugarren euskaraldia, Hitzez ekiteko garaia lelopean milaka lagun hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa egiten ari dira egunotan. Bakoitza hautatutako rolean dabil Ahobizi edo Belarri prest. Euskaraldiaren atarian Kike Amunarriz Topaguneko lehendakariak adierazi bezala norbanakoak egiteko ariketa da baina beti laguntzen du inguruan giro egokia egotea. Horregatik Bilboko […]

Honekin lotuak