LANAREN EKONOMIA: Euskal oasiaren mitoa sutan

PNVk kudeatutako erregimen neoliberalaren zutabea den euskal oasiaren mitoari heldu dio Hordago egunkariak. Se urte dira El Salto Eukal Herriko edizioa argitaratzen duena 69. zenbakian, Ahoztar Zelaieta Kazetariak aldizkarira ekarpena egin du. Askotarikoak dira Zelaietak salatutako euskal ustelkeriaren kasuak: Aldundi eta Udalen egituraketa instituzionalean sorturiko inpunitatea, tresna judizialen gabezia edo eta Espainiaren txanda-bidezko gobernaritza zaharrean EAJk duen kudeatzeko joera berekoia, Sabin Etxearen inguruan haien erregimena betikotzeko sortu den kontsultore, abokatu eta alderdi enpresarien sarea eta baita euskal komunikabideen konplizitatea gobernuko alderdi nagusiarekiko ere. Ondoren Garbiñe Biurrun EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren Areto Sozialeko presidentea izan da. Saioa bukatzeko, Argia aldizkariko Gorka Peñagarikano kazetaria izan da gurean, De Miguel auzian inguruko azterketa egiten, eta kasu horrek euskal ustelkeriarekin duen joerarekin lotura egin du.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Eskuak txindurtuta besoak lo Oier Gorosabelekin solasean

az. Urt 25 , 2023
Eskuak txindurritzea lepo inguruko arazoen ohiko sintoma da. Oier Gorosabel fisioterapeutarekin landutako gaia dugu. Normala den bezala, askotan jendeak ez du ikusten zerbikaletako eta eskuetako arazoen arteko lotura. Nahikoa arrunta izaten baita sintomak jatorrizko arazotik urrun agertzea; hori dela eta, hobeto uler dezakezue zergatik “galtzen” dugun fisioterapeutok hainbeste denbora eskua […]

Honekin lotuak